BERRIA egunkaritik aparte egindako artikulu batzuen bilduma bat hau.
———————————————————————————————
Pasang Tembari ‘Joxe Takolo’ liburua
Pasang Temba sherpa eta mendigoizale nepaldarra Azpeitian dabil azkeneko asteetan, Alex Txikonen Mendietxe museoaren inauguraziorako gonbidatu dutela eta. Bide batez, Everest 1980ko euskal espedizioari buruzko hitzaldiak eta elkarrizketak ematen ari da. Ordukoa izan zen euskal mendizale bat Everest munduko tontorrik altuenera igo zen lehen aldia: Martin Zabaleta. Temba eta biak igo ziren gailurrera. Joxe Urbieta Takolo azpeitiarra izan zen espedizioko kideetako bat. Tembak oraingo elkarrizketetan esan du oso laguna zuela Takolo (GukaAzpeitia eta Berria). Hain zuzen, 2001ean, Joxe Takolo biografia liburua argitaratu nuen; Uztarria Kultur Koordinakundearen liburuen proiektuko lehen alea izan zen. Atzo Tembarekin egoteko aukera izan genuen Azpeitian, Mendietxeko Puja zeremonian eta Azpeitiko mendizaleen omenaldian, eta Joxe Takolo liburuaren ale bat oparitu genion. Pozik hartu zuen. Argazkian, neu, Pasang Temba —eskuan duela liburua—, haren kide bat eta Takolo zenaren iloba Julen Etxeberria, atzo, Azpeitian. 2024-11-6
Energia, apunte batzuk
Statkraft Norvegiako enpresa publikoak Sañu mendirako daukan haize erroten proiektu posibleari buruzko batzar irekia antolatu zuen Azpeitiko Udalak urriaren 11n, Soreasu antzokian. Batzarraren ondoren Uztarria.eus-en argitaratutako iritzi artikuluan jorratutako ildoak: hizkuntzaren ekologia; kultura politiko zabala; multinazional horren berezitasuna; ingurumena: erantzunak; eredu energetiko berria; eta prozesua. 2022-10-19
Pandemia pandemi, kultur komunitatearen lau urrats
Oier Guillan kultur aktibistak idatzia da: “Itxaropena ez da existitzen, itxaropena fabrikatu egiten da”. Gurean pandemiaren aroa hasiberritan idatzi zuen hori Guillanek (2020-3-31, Berria). Azpeitian kulturaren fabrikan lau pauso esanguratsu eman dira garaiotan: Kulturaz kooperatibaren ekarpen soziala; Sanagustin kulturguneak 10. urteurrena Herri Batzordea; Udala-Kulturaz lankidetza hitzarmena; eta kultur komunitatearen birmoldaketa. 2021-8-5
Azpeitiko kultur komunitate artikulatua
Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola izenburupean, nazio jardunaldia izan zen maiatzaren 28an, Sanagustinen, Azpeitiko kulturgunearen 10. urteurreneko ospakizuneko Herri Batzordeak Jakin fundazioarekin batera antolatuta. Hau da orduan Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaz egindako hitzaldia. Ardatzak: bateratasuna, subjektu politikoa, zertarako eta nola. 2021-5-28
Burujabetza lokala eta balioak
Erritmoak erritmo, norabidea da beti garrantzitsuena. Baina baldintza sozialik eta organizatiborik ezean, formula magikorik ez dago. Herri ekimenari dagokio kondizioak ereitea. Badira bi baldintza, behintzat. Bat da, eremukako artikulazioa —edo gaikako aktibazio zabala—, eta ondoren eta ondorioz, subjektu izatea herriaren eraikuntzarako. Eta beste baldintza da, herri dinamikan parte hartzen duten eragileek balio sistema bat adostea, oinarrizko hegemonia sozialerako. 2019-ekaina, Uztarria aldizkaria
David Plari elkarrizketa
2017ko udazkenean, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua egiten ari nintzela, Konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zen David Pla. Paris inguruan dago preso, 2015eko irailetik —Osnyko kartzelan—, eta, desarmatzea gaitzat hartuta, galdetegi luze bat helarazi nion. Ihardetsi zituen galderak; “ETAren erantzun ofizialak” ziren. Guztia ezingo nuenez liburuan sartu, esan nion elkarrizketa osorik BERRIAko blogean sartuko nuela liburuak bide bat egitean —abenduaren 4an izan zen aurkezpena—. Hauxe da David Plari egindako elkarrizketa osoa. 2018-2-27
Mikel Labakari elkarrizketa
Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko futbolari ohia eta entrenatzailea izan da Sanagustineko elkarrizketak saioko azken protagonista. Joan den abenduaren 12an izan zen elkarrizketa. Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitza-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak antolatutako saioa da. Denboraldi honetan Realeko gizonezkoen lehen taldeko hirugarren entrenatzailea da Labaka —argazkian, eskubian, Sanagustin kulturgunean—. “Naturaltasunez ibiliz gero, futbolean ere hala hartzen zaitu jendeak”. (loturan, elkarrizketaren laburpena Urola Kostako Hitza-n; solasaldiaren bideoa ez dago ikusgai). 2016-12-12
‘Enekoitz’ izenaz
Azken asteetan hedabide batzuetan aipatu izan dute frankismo garaian ezinezkoa zela euskal izenak ofizialki erregistratzea. Nire kasuan, behintzat, ez da hala, gure gurasoek auzi judizial baten ondoren lortu zutelako Enekoitz jartzea. Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak honako erreportajea egin du (egilea: Julene Frantzesena). 2016-6-9
Pelikulako extrak
Lizarra-Garazin eta Loiolako elkarrizketen garaian herritarrak ikusle baino ez ziren izan. Goitik ezarri nahi zuten gidoia. Paradigma aldatzen ari da, nahiz eta horrek ez duen esan nahi kultura politikoa irauli egingo denik, alderdiek sobera pisu baitute euskal politikan. 2011n ETAk borroka armatua bukatutzat eman izanak beste giro bat sortu du, eta alderdiak baino gehiago euskal populua ari da baliatzen. Gure Esku Dago-k spot bat egin du ekaineko herri galdeketak direla medio, eta dio: “Pelikula nola amaituko den zure esku dago”. Zer izan nahi du herritar xeheak, extra soil bat? Bere etorkizuna eraikitzen eta erabakitzen joateko aukera izanda, zer jarrera izango du, pasiboa? 2016-6-2, Uztarria.eus
Jesus Egigureni elkarrizketa
PSE-EEko orduko presidentea Azpeitiko Aho Bizarrik Gabe solasaldi saioan izan zen, Sanagustin kulturgunean. “ETA bukatzea arazoa da estatuarentzat” . Aho Bizarrik Gabe liburuan Egigurenena, 77-93 orrialdeetan. 2014-3-11
Lehen ‘Egunero’-ren pauta
Egunkaria-ren ordezko eta halabeharrezko 1. Egunero-ren pauta orria da argazkikoa, 2003ko otsailaren 20koa –Egunkaria-ren itxieraren egunekoa–, 21eko periodikora begira egindakoa. Gauean, Egunero inprimategira bidali ostean, beste zeregin batera joan aurretik gorde egin nuen. 2013-2-20
Kulturako hirugarren pauso estrategikoa Azpeitian
Datorren legealdian, eta 2016tik aurrera, Azpeitiko Udalak bere kultur arloko aurrekontua zergatik ez utzi Kultur Mahaiaren ardurapean? Instituzioei komeni zaie leihoak zabaltzea, eremu sozialenetan (ere) kultura politikoa sakontzeko. 2014-azaroa, Uztarria aldizkaria
‘Soka ez da eten’ dokumentala
Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentala da Soka ez da eten. Zezen Beltz elkarteak 2011ko otsailaren 26an aurkeztu zuen, Sanagustin kulturgunean. Zuzendaria: Enekoitz Esnaola. Errealizadorea: Lara Madinabeitia. Sokamuturraren historia kontatzen du lanak, eta atzean dagoen lana nabarmentzen. Liburu formatuan ere bada. 2011-2-26
Kultur proiektua eta kultura politikoa
Huhezi Fakultatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren Graduondokoan Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeaz emandako hitzaldia. Hamar urteko ibilbidea: euskara, kultura eta komunikazio arloetan izandako lorpenak ez ezik, gauzak egiteko modua. 2011-2-23
Euskaldunon normalizazioa
Euskararen normalizazioa termino abstrakto, urrutiko, kontenplatibo, esku-garbitzaile eta hotzaren partez, termino berria proposatzen dut: euskaldunon normalizazioa. Zer da euskara? Zu, ni, hau, hori, hura….; gu. Euskaldunok. Euskal Herriko anormalok. Goazen zehaztera, beraz. 2009-7-20
Zergatik intsumiso?
Hogei urte bete ditu Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak, eta neu gaur hamar urte epaitu ninduten Espainiako armadara joateari uko egiteagatik. Donostiako Auzitegiko 2. aretoan izan zen epaiketa. Fiskalak, aurrez idatziz jakinarazi zidatenez, sei hilabeteko kartzela zigorra eta hamar urteko erabateko kargu-gabetzea eskatua zuen neure kontra. Aurretik, 1997an, Azpeitiko elkarte batzuek eskatuta, intsumisioari buruzko lan zabal bat prestatu nuen, eta epaiketara epaileari lan horretako laburpena egiteko asmoz joan nintzen. 1999ko otsailaren 11ko auzi saio hartan, arrazoi sozio-ekonomikoak, historikoak eta humanoak azaldu ondoren (eta politikoak aipatu aurretik), fiskalak erretiratu egin zituen neure aurkako eskaera haiek. Ondorioz, ez ninduten zigortu. Hona hemen epaiketarako prestatu nuen laburpena. 2009-2-11
‘Uztarria’ aldizkariko elkarrizketak
(aldizkaria PDFan irakurtzeko, ‘AzpeitiaGuka’-ko (lehengo ‘Uztarria’) bazkide izan behar da)
Josu Sarasuari elkarrizketa
Josu Sarasuari tokatu zitzaion, baina izan zitekeen beste edonor. Istripua, heriotza gertu, garuneko lesioa, drama, zailtasunak. Buelta. Itxaropena. 2008-azaroa (4-6. orrialdeak)
Joxean Agirreri elkarrizketa
30 urtean prentsan, dozena erdi pasa liburu, Bertsolari aldizkarian… Joxean Agirre beti idazten. “Kazetaritzak literaturaren aldean gutxi betetzen nau”. 2007-ekaina (20-23. orrialdeak)
Xabier Euzkitzeri elkarrizketa
Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria… Hitz batean, zer da Euzkitze? Komunikatzailea dela dio. Eta nongoa? “Nazionalitateko bikoitzekoa. 2006-azaroa (20-25. orrialdeak)
Angel Gomezi elkarrizketa
Ezaguna da herrian, kalean asko ibiltzen da, lanbide gogorrean aritu zen urteetan, bakarrik bizi da… 2006-abuztua (28-29. orrialdeak)
Santa Larizgoitiari elkarrizketa
Santa Larizgoitiak adimen urriko semea du: Juan Ignacio. Hasieratik egin zion aurre horri. Ez du ezer ezkutatzeko. 2006-martxoa (12-13. orrialdeak)
Joxe Antonio Aranbururi elkarrizketa
“Gu hemen bagaude, mirariz duk”, esan du Joxe Antonio Aranburuk. 1979an auto batek harrapatu zuen. Gutxitu fisikoa da harrezkero. Eta filosofoa… 2006-otsaila (12-13. orrialdeak)
Gurutz Ansolari elkarrizketa
80 urte dituen zeinek irakurtzen ditu normal-normal Berria eta Hitza? Ez dira asko egongo. Gurutz Ansola (1924) da horietako bat. Politikari ohi eta euskaltzalea Donostian bizi da, etxean hartu gaitu elkarrizketa egiteko, eta hantxe ditu Berria eta Irutxuloko Hitza. Ez harritu, ordea. “Helburua ez da euskara ez galtzea, hizkuntza normala euskara izatea baizik”. 2005-uztaila (22-25. orrialdeak)
Jose Luis Iriarteri elkarrizketa
Gernikako Estatutuak 25 urte bete berri ditu, eta ikusi egin behar 26.a betetzen duen. Orduan, 1979an, azpeitiar batek zuzenean segitu zituen negoziazioak, Madrilgo mahaiko kide izan zelako. Jose Luis Iriarte da hura. EAJren senataria zen orduan. 1979tik 1982ra izan zen. Urte hartan bertan, udan, Donostiara joan zen bizitzera, politikari profesional izateari utzita. Donostian hartu du Uztarria. “Estatutua negoziatzean giroa ona zen Madrilen; gero azaldu dira frankistak”. 2004-azaroa (13-15. orrialdeak)
Ramon Etxezarretari elkarrizketa
Zazpi urte daramatza Ramon Etxezarreta urrestildarrak Donostiako zinegotzi, PSE-EEtik. Eta kontent dagoela dirudi egiten duenarekin, bestela “asko sufritzen” ari den arren, “baina sufritzen duenak ez du zertan eduki arrazoia”, dio behin baino gehiagotan. “Gaur egun ez nago autodeterminazioaren alde, baina errespetatuko nuke herriaren erabakia”. 2002-maiatza (22-26. orrialdeak)
Xabier Azkargortari elkarrizketa
Puntako hainbat futbol talde edo selekzio entrenatu ditu Xabier Azkargorta azpeitiarrak (Espanyol, Sevilla, Bolivia, Txile…), eta orain liburu bat idatzi du: Futbolsofia. Azpeitian izan da Gabonetan izan da, eta tarte bat egin dio Uztarriari. “Futboleko jendeak badu zeresana eta ezin du futbola bakarrik eskaini”. 2000-urtarrila (27-29. orrialdeak)
Azken iruzkinak