BERRIAko analisiaren (2014-12-14) laburpena: PuntuEus fundazioaren balioa bere izaera da —Egunkaria-ren oinarri batzuk erreskatatuz, euskaltzalea, nazionala, baterakoia, zabala, independentea eta ez-instituzionala dela esan daiteke—. Gizartean espazioak sortzen eta hedatzen doaz, partaideak berdinetik berdinera aritzeko, erabakiak elkarrekin hartzeko eta kudeatzeko. Kasuan-kasuan, haietan tokia lukete instituzioek ere. Baina XXI. mendean instituzioak, funtsean, eskema klasikoan dabiltza. Kultura politiko berrirako, etxean ez ezik, kanpoan ere bada zer ikasia. Katalunian, adibidez, Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Nazio Hitzarmena dute, 3.500 erakunde pasak osatutakoa —han dira entitate zibilak, kulturalak, herritarrak, ekonomikoak, sindikalak, legebiltzarreko taldeak eta Generalitat—. Aldiz, EAE mailan (ere) ez da halako borondate instituzionalik ikusten erabakitzeko eskubidean, euskararen normalizazioan, kulturan… Ez zaio Ezequiel Ander-Egg soziologoaren .eus izaerako esan honi jarraitzen: “Ez egon zerbaiten, baizik eta zerbaiten erabaki”.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak