Eguzki xuri udako solstizioaren kontzerturako egindako testua (World Weather Network) Eguzkia behar dugu non eta noiz gauden jakiteko, harrobi bat izan baino lehenago zer ginen ezagutzeko, belarra moztu baino lehenago zer behar dugun esateko. Ezin diogu aurrez aurre begiratu, baina badakigu hor dagoela. hutsuneak eta absentziak daudela dakigun bezala. Lore bat behin eta berriz irekitzea…
Kategoria: Musika
Lorerik gabe
Nork bere gela zaindu gabeko egunakgordetzean pilatu ohi zaizkigunak. Ohea bete ondotik barre eta bizarrez,kasu, estaliko duzu erretako loreez. Ohartu orduko… Ez sekula bihurtu kanpokoa zutabeutziz korridorea osorik zu gabe. Ez dadila izan inor etxean zu beste. Ohartu orduko: ez lore, ez lanpara, ez erbeste. Amets Aranguren eta Ibai Osinaga (Ibil bedi) Irudia: Andrej Lisakov
Basozain
Urte asko eman ditu basoa zaintzen.Zuhaitzei gora begira itxoiten.Ez ditu gauzak argi, are ilunago orain;oraindik ere hori posible bada. Hanpatuak ditu zainak odolez. Dolorez.Oinak lurrean dituenak duen ziurtasunaren adorez.Eta gora egiten du ahal duen guztietan,baina ez du ezer ikusten. Enpatia basoa mozten hasi daeta zurekin amestu du gizonak.Zurekin, soilik zurekin.Zurekin, beti. Piztu da piztia eta…
Epilogoa
Ihes egiteko era guztien artean, gutako bakoitzak aukeratua du berea, eta zuk zeurea. Oharkabe, erabaki duzu bizitzeran gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea. Badakizu, garrantzirik ez duten gauzen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula garrantzizkoenak. Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean, hutsuneak azpimarratuz, zeure burua ikusten…
Bizitzak
Bizitzak ez du etsitzen ezpada muga latzetan; ezpadu Oihanarekin egiten amets, egiten du Desertuarekin. Eta hala, Iraila Garo Gorridunak soilik Elur, soilik Otso, Barren zabal eta izoztu izan nahiko zukeen; Eta izan nahiko zukeen Eguzkiak Argi huts eta zorrotz Erleen memoria ahulean; Gaua, berriz, hastapenetako garaiaz oroitzen da bereziki, orduan ez…
Gauari kendutakoa itzuli
Har ezazu nire poesia bigarren eskuko amets. (Berri txarrak) Zertarako kantak idatzi hitzek zauriak irekitzen badizkigute, memoria behin eta berriro ezabatzen badigute, gezurrez inguratuta bagaude, maite ditugun gauzek zentzua galdu badute. Zertarako amestu lurrera jausi bagara, zauriek orbainak ekarri badizkigute, txoriek izena galdu badute, lapurtutakoa ez badute sekula itzuliko. Grabitatea baino…
Izotzezko lurra
Inork ez zidan aitortu negu polarra zenik, ez eta zuria izan zitekeenik urratu daitekeen kolorea; berokia hiri hau baino handiagoa dela argiak ez badu zure ibilera nahasten. Eta abiatu zara eta harrapatu nauzu. Zure ahoa izotzekoa da eta nirea kateatu egin da azala urratzen duen elur-jausi baten gisan. Eta airea zurgatzen duzu, hotza barreiatuz;…
Aurrez aurre
Ez dut jada omoplatorik, Ez saihetsik, ez zilborrik. Ez dut jada organorik Ezinegon honi aurre eginen dionik. Eta bihotza eta biok bakarrik gaude orain. Buruz buru. Aurrez aurre. Eta bihotza eta biok bakarrik gaude orain. Ez bularrik ez birikarik. Ez dut jada sabelik ezta haragirik ere azal azpian. Urdailak ez du…
Epilogoa
Ihes egiteko era guztien artean, gutako bakoitzak aukeratua du berea, eta zuk zeurea. Oharkabe, erabaki duzu bizitzeran gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea. Badakizu, garrantzirik ez duten gauzen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula garrantzizkoenak, Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean, Hutsuneak azpimarratuz Zeure burua ikusten duzu…
Zure etxera noa
Zure etxera noa, bidean gora noa babeslekura. Emaidazu gakoa, behebarrukoa, han itxaroteko urrats ezagunen ttipi ttapa. Eguzkiak irten du, behingoz aske neguko bihotzetik. Goazen erreka aldera, etxetik behera, euriteen ondoren zure baratzean zer dagoen. Zure etxera goaz, bidean gora goaz hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik egin…
Egun finlandiar bat (Garikanorekin hizketan telefonoz)
Egun finlandiar bat Egun finlandiar luze bat Berrogei egun arrunten Luzerakoa behar dut. Egun finlandiar bat nahi nuke Zurekin hizketan jarraitzeko Aztertzeko nola bizi Paradisutik kanpora Finlandiako zerua urdina da Eta udaran are eta urdinago, Eguzkiak laranja bat ematen du, Eta ilargiak berdin, beste laranja bat. Egun finlandiar bat nahi dut,…
Hango bortu gainetarik
Hango bortu-gainetarik altxatzean hego hatsak beldurraren zainetarik airatzen dira urratsak ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan behar-grina bedi lerra lo hiletik gau hotzera zure So beltzen ederra joan dakidan bihotzera ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan hauts eztiaren zaparta hitz arruntaren kalaka suak bultzatu du barda mintzo ausarten balaka ez…
Katedral bat
Gitarra astindu eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan behatzak bihurritu ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat Eta min eman arte zure falta izan ez da musa hoberik Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin Eta min eman arte zure…
Labainkor
Lurrundutako kristal labainkorra da nire bisaia. Lurrundutako burmuin labainkorra neure burua. Jon Barberena Irudia: Stherya Priyahita
Non duzu zauria?
“Mutiko bat da” zioten, segur eta harro hazi ginen eta ongi erakutsi ziguten gordezinak gordetzen barnea iraultzen… Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura? Bagenekien gizon ginela, arraildurek zeramatela oinazearen muinera, bakarrizketa izanen zela ihesa. Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura? Bekoz-beko jarrita gaudenean…
Giza materialak irla izateko
Bestalderaka jarrita amua galdera-ikurra bada, maitasunari buelta emanda ez da gorrotoa agertuko, banatzea baizik. Bereiztea, ez herra. Izan ere, maitasunak eta gorrotoak elkarrekin zerikusia badute bien indarragatik da. Biek dute lotzeko eta lotuta mantentzeko indarra: maitalea maitatuarekin, gorrotoa duena gorrotatuarekin. Iñigo Aranbarri Irudia: Samuel Zeller
Ibilitakoak gara
Ibilitakoak gara Zuk eskuaz ilargia laztandu nahi zenuen Betiko utopiak galdu egin zintuen Baina ametsek ere prezio bat omen zuten Eta ezer ez zinela sentitu zenuen Ibilitakoak gara Nork lapurtu zituen bide ertzeko ideia haiek Inori ezer esan gabe alde egin zuen Zure poeta ere hitzik gabe geratu zen Baita hango…
Iceberga
Eta gaua da. Eta imajinatzen duzu entzun zenuela glaziarretik bereiztean atera zuen burrunba. Ezagun zaizu zarata hori. Hainbeste ekidin eta beldurtu zaituen zarata hori: bakardadea. Eta pentsatzen duzu bakardadearekin bizitzea norbaitekin bizitzea bezala dela. Bakardadearekin oheratzea norbaitekin oheratzea bezala dela. Norbaitekin ohitzea bezala. Norbaitekin ahitzea bezala. Anari Alberdi Irudia: Evita Weed
Zaldi zauritua
Ez daukazu ezer mixto kaja bat eskuetan ez daukazu ezer Niretzako berezia zara Ez daukazu ezer naufrago izateko gidaliburu on bat ederretan eder Niretzako berezia zara Ez daukazu ezer gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bildumaz gain Ez dakizu ezer enpatiaren barne-arkitekturaz gain ez dakizu ezer…
Hitzen oinarri ahula
Joko honen arauak aspaldian zeuk bakarrik jartzen dituzunean jakin nahi nuke irabaztea zer den zuretzat ikara haizatzea denean etekinei eusteko bide motzena jakin nahi nuke bakea bera zer den zuretzat pertsonekin ere jabetza bezalako hitzekin aritzean jakin nahi nuke maitasuna zer den zuretzat Berri Txarrak Irudia: Ridham Nagralawala
Bi aldeak orain
Bi aldetatik begiratu diet lainoei orain; goitik eta behetik. Hala ere, laino ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean. Lainoak zer diren ez dakit. Bi aldetatik begiratu diot maitasunari orain; eman eta hartzetik. Hala ere, maitasun ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean. Maitasuna zer den ez dakit. Bi aldetatik begiratu diot…
Harriak
Badira gau ilunean baino ikusten ez diren hainbat gauza. Beldurrak eta arrainak hil arte hazi eta hazi eta hazi. Anari Irudia: Karl Fredickson
Laugarren azalberritzea
Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza. Eta hitz haien beste aldean, sumatu baino egiten ez zenuen norbait. Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egin ere ez zenituen hainbat gauzengatik. Eta ahazteko eskatzen zenion egin zenituen beste hainbatengatik. Eta orduan zu. Beste zu. Anari Irudia: Azrul Aziz
Goizeko bortzetan
Banintu bi hegal Joan nindaike berehala Zure leiho hegira Kantuz agurtzera Kanpoan euria dugu Entzuten ote duzu Ni ere euri banintz Joan nindaike berehala Zure teila hegira Kantuz agurtzera … nere hedoitik Goizeko bortzetan Henriette Aire Irudia: Gema Urdanitz
Oreka
Orekak ez du balio lurrean zaudenean Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean Berri Txarrak Irudia: Terry Matthews
Efemerideak
Parean eseri zaidan neska horrek ez daki, berak daraman jertsea erantzi niola behin beste bati. Anari Irudia: Daria Nepriakhina
Nire aberriaz
Aberria norberak bere baitan Daraman lur zatia baino ez da Baina nire aberria Irriño baten barruan kabitzen da Oroitzapenez osaturiko aberria da nirea Zurea eta nirea Izenik gabeko adio isil bat askotan Beti arte, ez dakit noiz arte bat Baina arte bat Horrelakoxea da nire gurazko aberria Hutsa eta jendetsua Boz minartua Hurbil eta…
Iparraldeko neska
Inoiz bazoaz iparraldera Haizeak muga astintzen duen lekura Oroitu ni behin hango izan nintzela Han bizi baita nire maite minena Inoiz bazoaz elur-maluten garaian Udara erreketan izozten denean Arren begira ezazu nahiko bero baden Bere berokia haize zakar harentzat Arren ikus ezazu nire begientzat Bere ile luzea oraindik luze den Kizkur erortzen…
Gaur ez zaitut ikusi
Gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut gaur maitasunaz heriotzaz hitz bi egin dugu eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu gaur euria egin du gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut Jose Luis Otamendi Irudia: Ainara Lasa
Poto batean sartuta zeukat
Poto batean sartuta zeukat minutu hura hiri emateko gauean eta usoak milaka udazkenean barrena lanbroa zeukat gordeta kaxa batean hiretzat eta eguzkia hankak berotzeko bakarrik bahago neguan Jose Luis Otamendi Irudia: Evita Weed
Hil ez denak
Zure atean jotzen du berriz babes dezazun, zure keinu bat bilatzen du irautea merezi duela jakiteko. Badaki lehortea zer den, badaki itxaroten, badaki harri artean bizitzen. Inoiz minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu hil ez denak. Jon Benito Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia