Sekula ez berriro elkarrekin besarkada baten kaiolan. Baina noizbait, ustez, pasatuko da hau guzti hau. Badakit lurpean zaudena. Zure bisitak gauero irensten dizkit ametsak. Miren Agur Meabe Irudia: Boram Kim
Kategoria: Literatura
Autoan
Eta, onar ezan, behingoz, autoan negar egiten duen emakume hori haizela, bideak eraman arren arrastoa galdu duena. Tere Irastortza Irudia: Jesse Bowser
Gure historia
Gure historia kontatzen diogu maite dugun jendeari, baina maite zaitut esanda nahikoa da gehienetan. Castillo Suárez Irudia: Jon Ottosson
Maite dugu ulertzen ez duguna
Maite dugu ulertzen ez duguna eta maite dugunari uler gaitzan eskatzen diogu. Castillo Suárez Irudia: Ainara Lasa & Eneko del Amo
Beldurra
Beldur ematen didate Ezezagunen bizitza esaldi batean laburbiltzen asmatzen dutenek Bezperako urtebetetze-tartek Besteen ametsek Hotel batean auto elurtu batekin agertzen direnek Besterik ezean etorkizuna eskaintzen dizutenek Negarraz beste egiten dutenek Kanta tristeak sinesteko prest daudenek Behar baino oroitzapen gehiago dituztenek Eta ni bezalako pertsona isilek Castillo Suárez Irudia: Milada Vigerova
Dibisa
Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana, Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa. Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra. Maria Mercè Marçal Itzulpena: Itxaro Borda Irudia: Jorge Barahona
Goizeko bortzetan
Banintu bi hegal Joan nindaike berehala Zure leiho hegira Kantuz agurtzera Kanpoan euria dugu Entzuten ote duzu Ni ere euri banintz Joan nindaike berehala Zure teila hegira Kantuz agurtzera … nere hedoitik Goizeko bortzetan Henriette Aire Irudia: Gema Urdanitz
Leiho bat erdi irekita
Nire gainean jartzen zarenean betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren olatuak altxatzen ditugu. Hori da gure batasunaren froga haragikoi eta era berean behinena. Ez naiz ezer sakralizatu-zalea, are gutxiago gerria hotzikarazko zetro baten antzera eusten dizuten esku bi hauek; baina aspaldi aukeratu nuen gaixotasuna zure ondoan, eta ia denbora guztian bakarra eta azkena bazina…
Ahaztea
Zaila da dena ahazten laguntzen zizun pertsona ahaztea. Abel Azcona Itzulpena: Fernado Rey
Oraintxe bertan
Oraintxe bertan, hartu jostorratz hau, sartu esan nahi ez dudan helburuaren haria eta adabatzen hasten naiz. Taumaturgo ospetsuek iragarritako mirarietako bakar bat ez da bete, eta urteak azkar doaz. Deusezetik gutxira, eta beti haize kontra bai luzea isiltasun eta larritasunezko bide hau. Gauden tokian gaude; hobe dugu jakitea eta esatea eta, oinak lurrean, aldarrikatu…
Arraina
Gure platerik gogokoenak lanketa berezia eskatzen zuen. Amonak bertikalean zabaltzen zuen arraina, eta nire etorkizuna irakurtzen zuen bertan. Azal zaurituan arretaz zabaltzen zuen betegarria: heriotzaren markak ezin dira zornatu. Bitartean, hitz egiten zidan. Oraindik umea nintzen; eskolatik bueltan, jateko zer zegoen galdetzean, nire graziak milikatzen zizkidan eta esaten zidan: arrainak, udakoak bezala. Orduan hotz…
Bizikletaz
Heldu eskutik, goazen bizikletaz hondartzara, ekarri arrosa koloreko kometa, ekarri pintura eta koadernoak. Goazen pintatzera lakuak, herensugeak, tximinia duten etxetxoak. Margotu dezagun etorkizuna, egin ditzagun figurak harean, hitz egin dezagun zeruari begira, hitz egin dezagun koloreei buruz, irribarreez, malkoei buruz, libertateaz. Eta egin dezagun mundu berri bat marea igo baino lehen, mundu berri bat…
Denborak sendatzen du omen
Denborak sendatzen du omen — Baina Denborak ez du inoiz sendatu — Benetako mina handiagotzen da Zainak bezala, urteekin — Denbora arrangura froga bat da — Baina deusen konponbiderik ez — Hala bada, zera demostratzen du Ez zela inon Gaitzik egon — Emily Dickinson Itzulpena: Angel Erro Irudia: Dylan Luder
Nola jantzi emakume hitza
Nola jantzi emakume hitza oina zapata barruan dantzatu gabe. Geroago, berehala, lokarriek estutzen gaituzte eta larruak, ahuntz larru finak, txarolak, urratuak egiten dizkigu, eta babak, inoiz ez orbaintzen ez direnak. Marta Sanz Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Dominik Martin
Burua kentzen
Badira emakume azalak ezkata usaina baino itsaskorragoak Badira barrua nola hustu jakiteke urdailera zuzenean doazen esku emeak Badira amantalean batzen diren odolak Badira senarraren begirada duten arrainak Badira arnasestuz erauzten diren zakatzak Badira olatuen dardara duten gorputzak Badira maitale desleialarekin bezala itsasoarekin oheratzen direnak Badira arrainei beraiena balitz burua kentzen dieten emakumeak Leire…
Esku bat
esku bat sabelpea auskultatzen atzamar bat hankartetik gora umea egin dut bururik gorputzik asmorik gabe Leire Bilbao Irudia: Ainara Lasa
Iluntasunaren kolorea
Deserri guztiak dira berdinak. Nor, zer, non eta nola galdu genuen galdetzen badigute, isilik geratzen gara irentsi egin dizkigulako hitzak urdailak. Malkoak dira agerian uzten ditugun gauza bakarrak, etxeko pasabideko ispiluan islatzen direnak, saihetsetik bada ere. Nahiago genuke ispilua paretatik erauzi, eta soineko bat egin galdera guztiak bueltan iristeko egiten dituztenei, eta, horrela, gure…
Oreka
Orekak ez du balio lurrean zaudenean Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean Berri Txarrak Irudia: Terry Matthews
Azken lurra
Inondik errenditzen ez den ura da gure maitetasuna Zoratu egiten da Hegazkinak islatzen ditu Teilapeak iluntzen akorduetara amarratuta Egitate mingarri anitz eman da ontzat Etxeratze hitsen durundia inongoa izatekotan Eta minbizia aukeran Zein erdi arotatik zein bestiariotatik irten du gure maitetasunak Itutez jota hiltzeko ginoan den zeruak Geure burua beste etsairik onesten ez…
Pertsona berezi batentzako aholkuak
Zabiltza kontuz boterearekin: haren jausiak lurpera zaitzake; elurra, elurra, elurra, zeure muinoa ito arte. Zabiltza kontuz gorrotoarekin: ahoa irekitzen duenean zeure burua kanpora egotz zenezake, eta zure zangoa irentsi, bat-bateko legenardun. Zabiltza kontuz zure lagunekin, haiek traizionatzen dituzunean —gertatuko da—, komun-zuloan sartuko dutelako euren burua, eta kateari tiratu gero. Zabiltza kontuz…
Nahi gabeko homizidioa
Ez naiz sekula lore edo seme-alaba zale izan, ez dakit haiek non jarri eta hotz uzten naute. Loreekin eta umeekin iritsi zelarik, ordea, nik nahiago alde egin zezala etorritako bidetik, ur-pitxerrean sartu nituen denak eta, ez dakit zergatik, ni atxilo hartzera etorri ziren. Zer egin nuen nik, bada? Beldurra haurrengandik urrun eduki, ez besterik.…
Beste norbaiten zapatak
Ez dakit beste norbaiten zapatak jantzi dituzun noizbait. Maitale desleial batenak, esate baterako, harengana hurbilduko zintuztelakoan. Ez dakit brikolaje aulki deseroso batean egon zaren bere zain, eta tarteka emakume tristeagoekin larrua jo. Agian zain zaude petrolio plataforma abandonatu batean, bizilagunen zoriona jasateko gai ez zarelako. Ahaztu dituzu seme-alaben izenak ere. Gonbidatu lotsatia…
Efemerideak
Parean eseri zaidan neska horrek ez daki, berak daraman jertsea erantzi niola behin beste bati. Anari Irudia: Daria Nepriakhina
Bizitza
Bizitza atzo da: ezin kenduko diguten lur bakarra. Karlos Linazasoro Irudia: Iñaki Mendizabal
Nire aberriaz
Aberria norberak bere baitan Daraman lur zatia baino ez da Baina nire aberria Irriño baten barruan kabitzen da Oroitzapenez osaturiko aberria da nirea Zurea eta nirea Izenik gabeko adio isil bat askotan Beti arte, ez dakit noiz arte bat Baina arte bat Horrelakoxea da nire gurazko aberria Hutsa eta jendetsua Boz minartua Hurbil eta…
Tenperatura bera
Urteen poderioz, bikien poltsa beretik atera garela ematen du. Kukuaren habia. Likido amniotikoaren tenperatura bera. Elkarri enbarazu ez egiteko jarrera. Eta beroa ematen duena. Marta Sanz Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Scott Webb
Zamaontzia
Zer gertatu zitzaigun pentsatzen hasi eta, direnik eta gauzarik sinpleenak datozkit. Esaterako, abandonatutako jendearen arteko elkarrenganako beharra. Itsaso larri bat, baga ikusezina eta mareak bata bestearen ondoan biltzen dituen apakinak neguko hondartza zaharrean: ostutako haurra izaten ikasi ez duen agurea; nabierak, administrazioak eta lankideek abandonatutako marinela; aitak bazter utzitako nerabe lagunbako bat. Ez ginen…
Bazterretan
Bazterretan baztertuaren edertasunaz ohartu gara. Jon Gerediaga Irudia: Wellington Sanipe
Norberari buruzko kontzientzia txarraren gorazarre
Arratoi-jaleak ez dauka damutu beharrik. Eskrupuluak arrotzak zaizkio pantera beltzari. Pirañek ez dute zalantzarik beren ekintzen egokitasunaz. Krotaloak konplexurik gabe onartzen du bere burua. Ez dago txakal autokritikorik. Mandeulia, otia, tenia eta kaimana bizi diren bezala bizi dira eta pozik daude. Orkaren bihotzak ehun kilo pisatzen ditu, baina, aldi berean, arina da.…
Atzizkiak
Atzizkiak ez dira beti doi-doi lotzen. Gomak izan beharko lituzkete ertzetan, azpiko izarek bezala, bere tokian geratzeko gorputz baten inarrosaldietan. Nigan pentsatzen duzula esaten duzunean ez duzu nigan pentsatzen; nitaz pentsatzen duzu, baina urrutitik. Miriam Reyes Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Ainara Lasa
Berokiak
Beldurra ematen didate esekitako berokiek. Banaka-banaka desagertzen dira, gonbidatuak etxetik atera ahala. Baina beti beroki bat gelditzen da ahantzirik, eta, haren barrenean giltza batzuk, baina inork ez daki zer ireki lezaketen. Sakelak, barrenekoz kanpora, intzirika ari dira, edo, mingaina aterata, niri isekan. Gaur mapak eta ibilbideak marraztu ditut etxe barrenean,…
Ez naiz inoren ama
Ez naiz inoren ama. Ez dut norentzat negar egin. Horregatik idazten dizuet egunero. Barrura begiratu beharrik ez izateko. Beste inork ez ukitzeko. Inori ez entzuteko umeak ekartzeko etorri naizela lurreko arropa jasotzen dudan bitartean. Castillo Suárez Irudia: Evita Weed
Oro errana da
Oro errana da, aspaldidanik. Oro errana dela ere errana da. Oro errana da, bada, ezinbestean. Oro errana da, baina ez nik. Angel Erro Irudia: Roberto Tumini
Inteligentziaz
Ekintza bat ez daiteke inteligentea izan ontasunaren lurraldea erabat ahazten badu, inteligentzia eta ontasuna gauza bera direlako, biak bat direlako. Ray Loriga Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Matthew Wiebe
Gezurra
Gezurra esaten zuen ez zenean beharrezkoa. Gezurra esaten zuen egokia ez zenean ere. Gezurra esaten zuen bazekienean besteek bazekitela gezurretan ari zela. Gezurra esaten zuen gezurra esateak bihotza erdibitzen zienean. Anne Carson Itzulpena: Xabier Mendiguren Irudia: Camila Cordeiro
Zuregatik borrokatzen nintzen
Aterki txiki baten azpian ezkutatzen ginen garaian neska berberarekin ibiltzen ginen guztiak. Dendariak atrakatzen genituen. Eskailera mekanikoak kontrako norabidean igo. Harriak genituen bihotzean, baina ez genekien artean. Aurkitu gabeko kontinente batean bizi ginen, eta maite genituenek sufritu egiten zuten ezer jakin gabe. Arratsalde guztiak antzekoak ziren borragoma usaina zutelako. Zuregatik borrokatzen nintzen lagunekin. Adingabea…
Herria non grata
Ez dakizu zergatik gutariko bakoitzak Automutilatzea duen amets Haragi puska odoltsua Bihurtzeraino Aitaren etxea zutik Iraun dezan. Harrizko herriko Olerkari kuttunaren Hitzak Hautematean Egoeraren ankerraz Jabetzen zara. Ez duzu etxerik Nahi Ez duzu aitarik Nahi Zer egin marrakatzen dizuten Hilotz ibiltariez Lepo zaude. Euskalmeten agiria Aski duzu Goizeko seietan Haizeak nondik Nora…
Biharamuna
Beti dago maitasuna baino okerragoa den zerbait: biharamuna. Castillo Suárez Irudia: Maciej Serafinowicz
Mundua aldatu nahi genuen
Mundua aldatu nahi genuen, baina batzuk kartzelan daude eta besteok furgoneta erosi dugu asteburuetan basora joateko. Munduak aldatu gaitu eta ez alderantziaz, Hala ere, ezer ez dela aldatu pentsatu nahi dugu. Lehengo berberak garela pentsatzearekin nahikoa dugu orain. Gure herriko notiziak atzerrikoak balira bezala irakurtzearekin. Ez gaituzte orain poliziek etxeraino jarraitzen. Galdu dira…
Zauriak
Batzuetan zauriak irekita uztea da onena, gonbidatuak sar daitezen nahi dutenean. Castillo Suárez Irudia: Nicole Mason
Iparraldeko neska
Inoiz bazoaz iparraldera Haizeak muga astintzen duen lekura Oroitu ni behin hango izan nintzela Han bizi baita nire maite minena Inoiz bazoaz elur-maluten garaian Udara erreketan izozten denean Arren begira ezazu nahiko bero baden Bere berokia haize zakar harentzat Arren ikus ezazu nire begientzat Bere ile luzea oraindik luze den Kizkur erortzen…
Adan eta bizitza
Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala, eta Evagana zuzenduz “hil egingo naiz” esan zion oihuka, “gaizki nago, maite, hil-urren, ez dakit zer gertatzen zaidan”. Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hil-urren, gaizki, maite, eta berriak iruditu…
Aritmetika ariketak
aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil: zenbat auzokide herritar ezagun —gogaide zein etsai kuttun— zenbat lagun kendu dizkidaten bistatik kontuak egiten ditut jabetzen naiz urriko orbela bezala —arin galtzekoa haizearen mende— arratsaldeko ume zarata kalean nola paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere soslaia urruneko argazki batean etorkizun zabal eta helgaitzari ertz lausotu batetik kirika…
Maitasuna fraude bat dela diote
Maitasuna fraude bat dela diote, fraude hitza ulertu nahirik nabil maitasuna zer den ulertzeko. Haragia pusketaka erortzen ari zait gelaz gela. Azkaraten aske eta beldurti txoriak bezala inoiz atzera begiratu gabe. Amaia Lasa Irudia: Silwia Bartyzel
Gaur ez zaitut ikusi
Gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut gaur maitasunaz heriotzaz hitz bi egin dugu eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu gaur euria egin du gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut Jose Luis Otamendi Irudia: Ainara Lasa
Maindireak hedatzen
Kontatuko nizuke batzuetan negarra irteten zaidala hipermerkatuko ilaran nagoenean, eta estutzen naizela kutxakoa begira geratzen bazait. Beldurra ematen didala inori esatea bakarrik nagoela etxean, eta plana egingo nukeela nire baitako leizea murrizteko une batez. Autoan behin eta berriz jartzen dudala kanta bera; azeleratzailea zapaltzen dudala radarrei erreparatu gabe, bizitzea eta urruntzea gauza bera balira…
Artea
Galtzearen artea ez da zaila ikasten; Hainbeste dira galdu nahian diruditen gauzak galtzean ez dakartela inongo hondamendirik. Gal ezazu zerbait egunero. Onartu ezazu ateetako giltzak galtzeak sortutako nahasmendua, alferrik galdutako mementoak. Galtzearen artea ez da zaila ikasten. Praktika ezazu orduan, eta galdu gehiago eta azkarrago: lekuak eta izenak, eta egin asmo zenituen…
Bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala
Bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala bits eta eguzki kitzikakor artean, nire gorputza mudatuz mingostasun zaharretatik. Harrian etzandako ametsak bezala, nire atzamar meheen artetik isurtzen da bits zuria, nire izter arrosen artean itsasoa, bere piroteknia eta barakuiluak itsaslabarreko sasian trabatuta nire ondora hertsiki lotuak. Ez nengoen bakarrik olatuetan badia, berez mugitzen zen, eta leun ekarritako…
Buru-argitasuna
Ulertzen dut bizitza dela bizi dugun horixe: zure nire gure bizitza hau ulertzen dut poema bat pobrea dela bizitzarekin alderatzen bada ulertzen dut geldialdi bat dela une batez bere buruarengandik banatzen duena bizitza neurtzen duena eta alde on eta txarrak aztertzen zentzumenak desegiten ditu desegoki erpin gorpuzdun bat Ulertzen dut intelektorako sarrera dela Horrela…
Erreserbatua
Arrain ahula korronteak leku seguru batera eramango du. Arrain indartsua bakarrik egongo da, biderkatzen den ahaleginean. Yolanda Castaño Itzulpena: Xabier Mendiguren Irudia: Evita Weed
Orbel zaku bat
Ez dizut postal gehiago bidaliko atzerritik. Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu. Demagun zutaz gogoratzen naizena Candem Street-en nire bila nabilela Mourarian. Ez da erraza aitortzen, badakizu. Hotz jokatzen dut urrutitik, babes bila, defentsan, ez nadin ahul azaldu, tristeegi. Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea, ez orbel zaku bat.…
Poto batean sartuta zeukat
Poto batean sartuta zeukat minutu hura hiri emateko gauean eta usoak milaka udazkenean barrena lanbroa zeukat gordeta kaxa batean hiretzat eta eguzkia hankak berotzeko bakarrik bahago neguan Jose Luis Otamendi Irudia: Evita Weed
Torturak
Ezer ez da aldatu. Gorputza mingarria da, jan egin behar du, lo egin behar du, arnasa hartu. Azal mehea dauka, eta isuri egiten duen odola hortz eta azkazal kopuru egokiak hautsi egiten diren hezurrak, eten egiten diren junturak. Torturak kontuan hartzen du hori dena. Ezer ez da aldatu. Gorputza ikaratu egiten da Erroma…
Zerua berun
Batzuetan pertsiana artetik sartzen den argiari begira harrapatzen dut neure burua, edo itsasertzeko errepideetatik gidatzen etxerako ordua luzatzeko. Neure buruarekin bakea egin nahian egoten naiz, mundua buruan kabitzen ez zaidalako. Saihetsetik zelatatzen ditudan horiek kontura ez daitezen nire beldurra haiena baino handiagoa dela. Ez dut balio arrangura isilean eramateko: zure etxerako bidea hartuko…
Nire etxea
Hau da nire etxea. Naramaten bide guztiek handik nakarte. Leiho ondoko aulkian egon nintzen zuk deitu zain, sofa honetan bilakatu ziren zure beldurrak gure, horma horrek besterik ez nau kanpotik babesten. Leku ona da amodioarentzat. Hemen biltzen naiz maite ditudanekin. Egongelatik komunera pizten zait galdera, sukaldetik logelara datorkit zure akordua. Etxean…
Etxerik gabeko ene amodioa
Etxerik gabeko ene amodioa. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen dituen haizea. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen…
Ez naiz ezeren jabe
Ez naiz ezeren jabe, are gutxiago, inoren jabe. Ez zinateke ikaratu behar zure sexua itotzen dudanean: ez dizut emango, ez seme-alabarik, ez eraztunik, ez promesarik. Daukadan lur guztia zapatetan daramat. Nire etxea gorputz hau da, emakume bat dirudiena; ez dut pareta gehiagorik behar, eta barrenean toki asko daukat: horrenbeste ikaratzen zaituen basamortu beltz…
Eskua
Hogeita zazpi hezur, hogeita hamazazpi gihar, bi mila bat neurona hatz bakoitzeko hatz-punta bakoitzean. Nahikoa Mein Kampf idazteko edo Winnie the Pooh. Wislawa Szymborska Itzulpena: Antonio Casado da Rocha Irudia: Ainara Lasa
Ez zara argazkietako neska
Kantak gero eta motzagoak direla iruditzen zait zugatik galdetzen didatenez geroztik. Nik denei esaten diet ez dakidala non zauden, igerilekuan ikusi zintudala azkeneko aldiz bikini berdea jantzita. Ez zara argazkietako neska, baina zu izan zintezkeen. Berandu da eta ez dago inor igerilekuan. Jendeak pentsatu gabe erantzuten ditu galderak. Zure izena gordetzen dut, lehenago…
Hil ez denak
Zure atean jotzen du berriz babes dezazun, zure keinu bat bilatzen du irautea merezi duela jakiteko. Badaki lehortea zer den, badaki itxaroten, badaki harri artean bizitzen. Inoiz minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu hil ez denak. Jon Benito Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Hitzen heriotza
Holaxe hiltzen dira Antzinako hitzak: Elur malutak bezala, Airean zalantza eginez Istant batez, eta lurrera eroriz Kexurik isuri gabe. Esan beharko nuke: ixil-ixilik. Non ote dira tximeletari Deitzeko ehun era haiek? Miarritzeko itsasertzean Jaso zuen Nabokovek Izenetako bat: miresicoletea. Begira orain, maskor pusketa Bezala dago hondarpean. Eta ezpainak, mugitzerakoan Hara hor miresicoletea…
Laudorioa nire ahizpari
Nire ahizpak ez du poemarik idazten. Eta ez dut uste bat-batean poemak idazten hasiko denik. Bere amaren gisakoa da, ez baitzuen poemarik idazten, eta aitaren gisakoa ere bai, horrek ere ez baitzuen poemarik idazten. Nire ahizparen sabaiaren pean seguru sentitzen naiz: bere senarrak nekez idatziko lituzke poemak. Eta nahiz eta hau errepikakorra izaten hasten…
Barne jarioak
nire azalaz txertoak egin ditzakezu sagarrondoetan. batzuek han dituzte luzatuta oraindino laban muturrez idatzi nituen izenak arratsaldero eskolatik etxera bidean. jaiotzean hankak ikusten zaizkion txahalari bezala poema bati tiraka ohituta hazteko sasoian ez gaudenean zahartze orok du zaintiratuen beharra orduan doaz nire bularrean barrena inora ez doazen ahuntz saldoak ikusten zaitudaneko hormetara…
Memoria ez galtzeko oharrak
Euria ari zuen nire klitori gainean. Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera: odoletan zeundela zirudien. Baina itzalak ziren, azalaren lautadara etzatera etorriak. Zure sexuak kearen usaina zuen, nabarra eta zaharra. Aldiz, ni urdina omen nintzen eta oxigenoa lapurtu zenidan neure zulo arrosetatik. Zure hatz marroiak nire baginan, udagoieneko adar zurrunak. Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit…
Oheratuko nintzateke
Ni, zuekin, denokin oheratuko nintzateke. Munduko udazken guztietan izango nintzateke ikusirik nola berdea urrearen antzo gorritzen den. Ni, uhin gainean uhin handiaren apar artean herioaren beldurrik gabe izango nintzateke. Ni, airean nire herriko karrika artean igeri ibiliko nintzateke. Ordez, gauza horiek hala ez diren bitartean. Berarekin oheratzen naiz. Herri…
Zeru berriak
Behar dudan guztia zara, eta zaren guztia behar dut. Zenbat gauza zara, zenbat zu biltzen dira bi hizki horietan, zenbat jende daramazu barruan, zenbat mende begietan, zenbat leku, nongoak dira zure ileetan kiribiltzen diren zeruak? Zapaldu gabe azpian hartu nauten zeruak oroitzera egiten dut batzuetan, zailenak dira pintatzen, Turnerren zeruak ikustera eraman nahi zaitut,…