Egilea: Castillo Suarez

Belar-giroa heldu da

Eguzki xuri udako solstizioaren kontzerturako egindako testua (World Weather Network) Eguzkia behar dugu non eta noiz gauden jakiteko, harrobi bat izan baino lehenago zer ginen ezagutzeko, belarra moztu baino lehenago zer behar dugun esateko. Ezin diogu aurrez aurre begiratu, baina badakigu hor dagoela. hutsuneak eta absentziak daudela dakigun bezala. Lore bat behin eta berriz irekitzea…

Agurra

Hauxe zen zuri agur erratea : Oihanak nola erretzen ziren ikustea Eta ni zuhaitz guziak izatea. Bai eta erortzen hasi zen Euri gogorra. Mireia Calafell Itzulpena: Itxaro Borda Irudia: Tore F Bos

Beranduegi

Denborarik gabeko lekuetan, denborak abandonatu dituen parajeetan posible da, agian, jende ona aurkitzea, hustutako pertsonak, grina txarrik gabeko gizakiak. Baina ez. Horietan ere ez, ziurrenik. Denborarik gabeko lekuetan beldurrik ez balego, beharbada. Baina ez al dago beldurrik denborarik gabeko lekuetan? Izua hil egin ote da? Denborak bakarrik ematen al du beldurra? Berak beti uste izan…

Zedarritze-ariketa bat

Zer da bihotz bat taupadarik ez badu. Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori, bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere. Fetu ilun, txiki eta likin bat, odol eta mintzen artean igerian. Biluzik zaude anda batean, ume jaioberrien argazkiez inguratuta. Eskutik heltzen dizu abandonatuko zaituela erabaki duen gizonak. Arduraz apuntatzen du hartu behar…

Zuhaitzak

Barruko zuhaitzak kanpora doaz, basora hainbeste egun hutsik egon den baso horretara non ezin zen txoririk pausatu ez intsekturik gorde ez eguzkiak ere oinak itzaletan sartu; baso hori, hainbeste gau hutsik egona, zuhaitzez beteta egongo da goizerako. Gau guztian sustraiak lanean portxeko zoruko arrakaletatik askatu nahian. Hostoak tenk kristalerantz adaxkak zurrun eginahalaren eginahalaz adar luze…

Absentzia negu era bat da

Elurretan garaitutako gizon baten gorputza bezala,abestiak izozten dituen negu horrekin berarekinarratsaldea gau bihurtzen denean auto baten irratian,telegramak bezala, ahots zauritua bezalagaueko telefonoak gurutzatzen dituena,itsasargi batek gurutzatzen duen bezalaxelehorreko txalupen malenkonia,zalantzak eta ziurtasunak bezala,leihoko nire silueta bezala,horrela min ematen du gau batek,zure falta dudan negu horrekin berarekin,zuri utzi nauen elur horrekin berarekin, dena ahazten baitzaitzu gogoratzen…

Iraun behar duenaren alde

Zer esan nahi dute lore urdinek sasietan eta asunen artean. Zeren seinale dira tximeleta zuriak eta tximeleta iluna. Zer iragartzen dute benetan, zer txoriak eta katuak bide-ertzean hilak. Zeri eskaini kantu bat. Zer isildu. Nola jakin nola jardun nola paratu behar —beti— iraun behar duenaren alde. Jon Gerediaga Irudia: Elurre Iriarte

Laino gorriak

Batzuetan gure baitan paisaia urratu bat daramagu. Lorategia zena belar txarrek hartu dute,  hesi hautsiek, iratzeek, lurrean dauden adaxkek. Lorategi abandonatu bat daukagu barrenean, eta ez dakigu noiz arte bizi ahal izango garen beste batzuen oroitzapenetan ezinezkoa zaigulako landareen hizkuntzan mintzatzea. Batzuetan bizitzea urpean geratutako herri batera bueltatu nahi izatea da. Urtegia hustu eta etxerako…

Pago egurrezko gila bat

Euskalgintzaren Kontseiluaren 25. urteurreneko ekitaldian irakurritako testua Hizkuntzaren alde egitea jendearen alde egitea da, bulkada eder bat, neguko itsasoa ere eder egiten duena. Ez du amorerik ematen, arnasa hartzea bezalakoa da. Hizkuntzaren alde egitea ados jartzea da, kaio saldoak zerua gurutzatzeko ados jartzen direnean bezala, elkarrekin joaten direnean nekea txikiagoa baita. Hizkuntzaren alde egitea kausa…

Erraiak

Lurraren erraietara nekez iristen zen argia. Dena zen gaua, dena da isiltasuna. Urak eta lokatzak kamusten zuten hezurreria. Izenik ere ez zuten hezurkiak itzalaren mendekoak ziren. Egun-argiaren zantzuak ahulak ziren oroitu nahi ez zuenarendako. Lurraren barrenean iragana gordetzen zen. Iragan lausoa eta mingarria aldi berean. Harriekin bat egiten zuten ez-memoriak eta absentziak. Lurraren erraietara ez…

Atzoko neska

Memoria toki antzeko bat da, behinola bizi izan ginena. Iraganaren ausazko laburpenak beti kokatzen dira gertaleku jakinetan, gertaleku horiek lausoak izan arren.  “Oroitzapenak bere antzinako erretorika gordetzen du, zuhaitz baten edo zutabe doriko baten moduan jaikitzen da, normalean gure ametsen barruan egoten da lo eta haren jabe bakarrak gara” idatzi zuen Silvina Ocampok. Ez dago lekukorik…

Beldurra da

Beldurra da izatea pentsatzea aldiro pertsona ezberdina naizela esate baterako begiradaren edo usaimenaren arabera beldurra da nire gorputzaren zati gorri bakoitza erakustea eta ez jakitea oraindik nola egin zerbait uniformea neure buruarekin Irati Iturritza Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Engin Akyurt

Zuhaitzak

Barruko zuhaitzak kanpora doaz, basora hainbeste egun hutsik egon den baso horretara non ezin zen txoririk pausatu ez intsekturik gorde ez eguzkiak ere oinak itzaletan sartu; baso hori, hainbeste gau hutsik egona, zuhaitzez beteta egongo da goizerako. Gau guztian sustraiak lanean portxeko zoruko arrakaletatik askatu nahian. Hostoak tenk kristalerantz adaxkak zurrun eginahalaren eginahalaz adar luze…

Batzuei poesia gustatzen zaie

Batzuei, erran nahi baita, guztiei ez. Gehienei ere ez, gutxi-gutxiri baino ez. Ez kontuan hartu eskolak, hor derrigorrezkoa da-eta, eta poetak beraiek ere bazter utzita, mila lagunetik biri gustatzen zaie. Gustatzen zaie, bati fideo-zopa gustatzen zaion gisan, bati kunplimenduak eta urdin kolorea gustatzen zaion gisan, bati bufanda zaharra gustatzen zaion gisan, bati beti berea lortzea…

Amodio hil batetik

Amodio hil batetik geratzen da Denbora astun usadiozko bat Non keinuak estropezuka baitabiltza Urtean harat eta honat Amodio hil batetik ez da geratzen Oroitzapenik batere Iraganak amore ematen du Orainaldiak irentsirik Eta denboraren itsasontziek Zorrotz eta astiki Urrunera dute eramaten Amodio hil batek ez baitu uzten Gugan haren potreta Luzamendu azkengabearena Egitate bat besterik ez…

Ontziola

Egurrak, oihal gihartsuen gisa, sastre arotzen menera: haritza branka eta korastarako; akazia txarrantxetarako; tapetarako pinua; eukaliptoa zeinahi ataletarako. Basoaren taupada, itsasoaz ezjakin. Eta sustraiak urrun, lurrari lotutako aingurak, haize-arrosari madarikazioka. Miren Agur Meabe Irudia: Arturs Kipsts

Txoriaren nolakoa

Ura zer den egarriak irakasten du. Lurra — igarotako Itsasoak. Bozkarioa — Saminaldiak — Bakea — Batailen omenak — Maitasuna, Lurpeak — Txoriaren nolakoa, elurrak esaten du. Emily Dickinson Itzulpena: Angel Erro Irudia: Aaron Burden

Maitatzeak

ohe ondoan kandela bat piztuta utzi eta ur bila altxatzearen antza du maiz ez ote den leihotik haize fin bat sartuko ez ote duzun itzuleran dena sutan topatuko. Itziar Ugarte Irudia: Mathilde Langevin

Orbainak

Gure aitonak orbaina dauka urdailean.Gure amonak orbaina dauka bularrean.Gure amak orbaina dauka eztarrian.Gure aitak orbaina dauka belaunean.Nire maitaleak orbaina dauka saihetsean.Nire bizitzak ez dauka orbainik. Mantxak bakarrik.Olioa, erretako denbora:Urratu bat. Luna Miguel Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Annaliesse Venevides

Bikote baten deseraikitzea

Batzuetan norbait benetan ezagutzen duzula sentitzen duzu. Haren erraiak zureak bezalakoak balira bezala, eurizkoak eta antzuak; udaberria gorroto duzuela, ziklo-hasiera guztiak gorroto dituzuen bezala. Inoiz elkar ikusi ez duzuen arren, besarkada bat ematera ausartuko zarela badakizu, heriotza saihesteko edo biziari mendekatzeko, berdin gisan. Zure hizkuntza ez dakitenekin hori da egin dezakezun gauza bakarra, zure besoez…

Enbaxadarik ez dugun bitartean

Martin Ugalde gogoan Ez zigun inork irakatsi, baina beti jakin genuen herra eta maitasuna bereizten, eta gure biziak mugak zituela nonahi: eurite sasoian bidea mozten zuen erreka bat, parajeak ezezagun egiten zituen elurte bat, bidea mozten zuen zuhaitz zain-irauli bat albokoak ezkutatzen zituen mendilerro bat. Ez zigun inork esan askatasunari jarritako mugak izanen zirela gure…

Royal Dansk

Etxea utzi duzula kontsidera daiteke gurasoeneko sukaldera sartu eta platerak, edalontziak, galletak… non dauden ez dakizunean. Pertsonekin ere halaxe gertatzen da. Oihana Arana Irudia: Elurre Iriarte

Hotza da, besterik ez

Ezin duzu irudikatu ere egin  une horren handitasuna: Nire azal gainean izotz geruza fin bat deskubritu dut. Laukidun folioen marrak Tipexarekin ezabatzen ditut, hirina botatzen dut ordenagailuaren teklatuaren gainean, amairua betetzen duen arropa guztia lixiba kontzentratutako pertza batean murgiltzen dut. Ezin dut elurra ikusteko zain egon. Anna Gual Itzultzailea: Castillo Suárez Irudia: Robin Yang

Etorkizuna

Etengabe galdetzen duzue zer eginen dugun ondoren. Baina guk ez dakigu hitzez erantzuten. Ez dakigu. Zuhaitzak denak batera haizearen norabidea markatzeko makurtzen direnean bezala da. Beren zalaparta. Desordena. Etorkizuna esan geniezaioke izan nahiko genukeena eta garenaren arteko aldeari, garena uste duguna eta egiazki garenaren artekoari. Dezepzioaren hurbileko formula bat. Baina guk hautatu genuen negarrez zegoen…

Amets egin nahia

Fran Balda in memoriam Hemen eta ez beste inon jarraitu nahi dugu maitatzen eta maite dugunarengatik borrokatzen. Herri honetan eta ez beste batean ikusi nahi ditugu hostoak berritzen eta lurrera biraka erortzen. Gauden tokian eta inora joan beharrik gabe ikasi nahi dugu gauzak aldatzeko daudela sinesten, kausa berriei oratzen. Biharko eguna zabaldu nahi dugu absentziarik…

Saltoa

Salto bat da heriotzaSalto bat da jaiotzaSalto bat da idazteaSalto bat da aitormenaSalto bat da desioaSalto bat da itzulpenaMaitasuna salto bat daMaitasuna itzulpen bat da Azuzena G. Blanco Itzulpena: Fernado Rey Irudia: Marta Boixo

Gauzak asko aldatu dira

Gauzak asko aldatu dira. Beti musika bera entzuten dut. Ez-lekuetan gelditzen dira trenak. Urratsak urratsa darama ezbairik gabe. Hodeietan irakurtzen dut oraina. Maite dut ene bakartasuna. Egoera jada ez da berdina. Berantagatik orduz helduko gara. Ene memoria hondakindegira bota dut. Hango langilea trufatu da nitaz. Iraganik ez dut, USB giltzetara Pasatutakoa salbu. Maite dut ene…

Ama harriak

Ama harriak, ama izarak, ama leihoak, ama izarrak, ama aingurak, ama begiak, ama zakatzak, ama ogiak, ama baratzak, ama ahotsak, ama koilarak, ama laiotzak, ama basoak, ama hariak, ama usoak, ama zauriak, ama oharrak, ama oihuak, ama aiztoak, ama mailuak, ama labeak, ama masailak, ama ateak, ama mirailak. Ama arraina bezain ama zuhaitza bezain ama…

Lorerik gabe

Nork bere gela zaindu gabeko egunakgordetzean pilatu ohi zaizkigunak. Ohea bete ondotik barre eta bizarrez,kasu, estaliko duzu erretako loreez. Ohartu orduko… Ez sekula bihurtu kanpokoa zutabeutziz korridorea osorik zu gabe. Ez dadila izan inor etxean zu beste. Ohartu orduko: ez lore, ez lanpara, ez erbeste. Amets Aranguren eta Ibai Osinaga (Ibil bedi) Irudia: Andrej Lisakov

Basozain

Urte asko eman ditu basoa zaintzen.Zuhaitzei gora begira itxoiten.Ez ditu gauzak argi, are ilunago orain;oraindik ere hori posible bada. Hanpatuak ditu zainak odolez. Dolorez.Oinak lurrean dituenak duen ziurtasunaren adorez.Eta gora egiten du ahal duen guztietan,baina ez du ezer ikusten. Enpatia basoa mozten hasi daeta zurekin amestu du gizonak.Zurekin, soilik zurekin.Zurekin, beti. Piztu da piztia eta…

Zehaztasuna

Lasaitzen nauena da existitzen den oro zeharoko zehatz existitzen dela. Orratz-buru baten neurrikoa denak ez duela gainditzen milimetro zati batean ere orratz-buru baten neurria. Existitzen den guztia zehaztasun handikoa da. Pena da zehaztasun horrekin existitzen den guztiaren gehiena teknikoki ikusezina izatea. Ona da egia gugana iristea gauzen zentzu sekretu bat bezala. Azkenerako geuk, nahastuta, asmatzen…

Dibortzioaren gorazarre

Etxeak fundatu egiten dira nazioak bezala eta gero hedatu egiten dira. Etxeak fundatu egiten dira maitasunaren izenean, betirako. Bizitzeko araudi bilakatzen dira ohiturak eta araudiak, aztura; eta azturak, natura; eta natura, gauzen izaera beharrezkoa. Zopari derrigor bota beharreko tomateak antzinako usadioen ukitua du; zainzuriak bi saltsatan sarrera gisa hastapenetako dekretuetan ageri da; eta ogi haziduna;…

Kronika

Ez zaude. Apokalipsiak festa-jantzia ipini eta distopia hitzak ahoa goxatu digunean. Ez zaude. Baserrian ahuntzak ahumeak egin eta zure alabak hontzei iragarri dienean. Ez zaude jada. Supermerkatuko otarrainxka-paketean Cocidos etiketaren ordez Covid-2 irakurri dudanean. Ez zaude. Hilkutxek txanda gorde behar dute. Ejerzitoak zorrotzago estutzen ari dira mugak. Ez zaude. Geranioari galdetzen diot nola eutsi bete-betean…

Trukea

  Itsasoak hondartzari, bitxiak: txirlak eta goroldioak. Hondartzak itsasoari, altxorrak: txalupak eta adioak.   Miren Agur Meabe Irudia: Karmelo Landa

Galderarik ez

  Eta kontraesanaren bidean jarraituko dut errotulagailu iraunkor batekin kontakizun autobiografiko bat idatziko dut sabelean inoiz ere gehiago erantzun behar ez izateko nondik heldu naizen zer bizi izan dudan nola egin didaten iruzur nori eman diodan min zergatik sufritu dudan zenbat galdu dudan.   Horixe guztia bukatzeko esaten urteen poderioz ikasten dugula galderarik ez egiten.…

Desioa hitz

  Bakardadea ez da moilan eseri eta itsasoari nahikeriaz begiratzea. Bakardadea berau esan ezin izatea da paisaia baten sinonimo bihurtzeko ezintasunagatik eta, aurpegirik jarri ezin zaionez, inguratu ezin daitekeelako. Bakardadea nire esaldien melodia hautsi hau litzateke.   Alejandra Pizanik Itzulpena: Asier Sarasola Irudia: Luisa Brimble  

Etorkizuna

  Etengabe galdetzen duzue zer eginen dugun gero. Baina guk ez dakigu hitzekin erantzuten. Ez dakigu. Baso bateko zuhaitzak aldi berean haizearen norabidean makurtzen direnean bezala da. Iskanbila hori. Nahaspila. Etorkizuna dei geniezaioke izaten saiatzen garena eta garenaren arteko aldeari, edo ustez garena eta egiazki garenaren artekoari. Dezepzioaren antzeko formula bat.   Ismael Ramos Itzulpena:…

Hotza da, besterik ez

  Ezingo zenuke irudikatu une honen handitasuna:   nire azalaren gainean izotz geruza fin bat aurkitu dut.   Koadrodun orrietako lerroak Tippexarekin margotu ditut, hirina bota dut ordenagailuko teklatuaren gainean, armairua betetzen duen arropa pertza batean sartu dut lixiba konzentratuarekin.   Ezin dut elurra ikusteko zain egon.   Anna Gual Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Daria…

Errukia pizten dit lorategiak

  Beldurra ematen dit bihotza galdu duen garai honek. Beldurra ematen dit esku hauen guztion ezerezkerian pentsatzeak eta aurpegi guztion arroztasuna irudikatzeak. Bakarrik nago geometria-eskolak zoratzeraino maite dituen ikaslearen antzera. Otu zait ospitalera eraman dezakegula lorategia.   Lorategiaren bihotza puztu egin da eguzkipean eta bere memoria hustear da berdetasunaren oroitzaz   Forugh Farrokhzad Itzulpena: Miren…

Ezin bestean

  Batzuetan nahi duzun tokian zaude eta bestetan ez batzuetan nahiko ez zenukeen tokian egoten zara ezinezkoa izaten da nahi duzun lekura joatea nahi duzunean tokiz aldatu eta bizi izan duzun hori guztia batetik bestera zeurekin eramatea batzuetan libre mugi zaitezke eta bestetan ez batzuetan ezin zaitezke mugi edo ez duzu nahi   batzuetan zeuk…

Bizitza karratua denean

  Bizitza karratua denean denbora ere karratua da. Gure begiek berehala hartzen diete neurria etxeko paretei, orainari.   Gauaz bestaldera daude bezperako hitz berberak: askatasunaz hitz egiten dugu, zer den jakingo bagenu bezala.   Itsasora joan nahi dugu, beldur handi batek desagerrarazten dituelako gure beldur txiki guztiak; itsaso beltzari ere bai.   Gehien maite ditugunak…

Umeak ginenean

  Umeak ginenean zaharrek hogeita hamar urte edo zituzten putzu bat ozeanoa zen heriotza argi eta garbirik ez zegoen   koxkortutakoan zaharrak berrogei urtekoak ziren urmael bat ozeanoa zen eta heriotza berba bat baino ez   ezkondu ginela zaharrak berrogeita hamarrera helduak ziren aintzira bat ozeanoa zen heriotza besteen heriotza zen   orain adineko egia…

Batzuetan

Jon Gurutz Maizari   Batzuetan, bizitzak lau pareta ditu. Eta geure gorputzak. Eta geure buruak. Mina karratua da. Gaixotasuna ere bai.   Batzuetan ez dago jakiterik non hasten den zerua, edo askatasuna deitzen den hori. Non dagoen kanpoko zarata isilaren eta barreneko negar mutuaren arteko muga.   Batzuetan, ez dakigu bakardadea nola izendatu. Ez dakigu…

Tokirik ederrenak

Elurre Iriarteri   Tokirik ederrenak ezagutzen ditugunak dira. Eraits ditzakete, itxi, debekatu, baina ezin gaituzte abandonatu. Izan ere, toki horietan hitz egin dugu Heriotzaz eta bizitzaz, musikaz eta poesiaz. Zain egon gara bertan, zain geundela jakin gabe. Norbait aurkitzeko. Maitatzeko.   Gauzarik ederrenak ez dira zenbatu behar. Lagunak, esate baterako. Nahiz eta ez ditugun inoiz…

Gabezia

  Nik ez dakit txoriez, ez zait ezaguna suaren historia. Baina nago nire bakardadeak hegoak izan beharko lituzkeela.   Alejandra Pizarnik Itzulpena: Asier Sarasola Irudia: Elurre Iriarte

Elurtea

  Lehen elurtearen ostean dena dago geldi. Zer eta nor maitatu erabakitzeari uzten diozu, herrak estutzen dizkizu lokiak, besteen memoriarekin zureak bat eginen duen tokietara joan nahiko zenuke. Isiltasunera kondenatu zeure burua.   Elurra beti geratzen da luzeegi.   Lurmentzearen ostean dena ahazten da, ordea. Iragana desegiten da. Irauten duen bakarra etorkizun bat da; zurea…

Beldurra

  1. Beldurra gorputz barrenean daukat. Gorputza da beldurraren tokia.   2. Beldurra toki bat da. Ez dago gordeko duen kutxarik.   3. Egun batean, zurekin telefonoz hitz egin ondotik, giltza herdoildu bat aurkitu nuen. Haurra nintzenean nire sentimenduak idazten nituen kaiera hartakoa ematen zuen.   Bide berean, hilabete batzuk geroago, nire oinek abandotatutako haur…

Bizitzea

  Une txiki-txikiren batean behintzat zentzua hartuko balu denak horregatik soilik ere merezi luke bizitzeak horregatik soilik ere merezi genuke bizitzea.   Ione Gorostarzu Irudia: Koldo Torrea

Epilogoa

  Ihes egiteko era guztien artean, gutako bakoitzak aukeratua du berea, eta zuk zeurea. Oharkabe, erabaki duzu bizitzeran gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea.   Badakizu, garrantzirik ez duten gauzen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula garrantzizkoenak.   Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean, hutsuneak azpimarratuz, zeure burua ikusten…

Neguan bezala

  Zuk nahiago duzu bizirik dagoena baino hilda dagoena   hilda dagoena zure buruan bizi da   eta bizirik dagoena aurrean daukazu eta hala ere   ezin ikus dezakezu zure begi zuriokin.   Igor Estankona Irudia: Gemma Urdanitz

Zure sustrai faltsuaren aurka

diozu: pentsatzen duzunean, bekainak uzkurtu eta begirada jaisten duzu. orain, pentsatzen duzunean, bekainak uzkurtu eta begirada jaisten duzu. gurasoak, etxea imitatzen genituen lehen. etxeak eta bereizten dituen horma osmotikoa. trigeminoak dira etxea, azotea eta kalea goizaldean: baita maitaleen zigorra ere. deus ere ez dut goroldioaren kontra. baina altxatu egiten naiz zure sustrai faltsuaren aurka.  …

Keinua

  Badakizu sobera hunkitzen naizela jendetza kantuan entzutean estadioetan, manifetan; maite ditudala uso zuria eta uso gorria suaren gainean dantzan, eta bai, eta bai.   Badakizu hizkuntzaren musua oroitzean datozkidala ipurtargi bat (zomorro xarmanta hizkuntza) eta elurretan utzitako oinatzak (bidaiari ikusgaitzaren patua hizkuntzak).   Badakizu goizero leihoa zabaltzean zenbatekoak ditudan ahotsean nekea eta gorputzaren astuna;…

Gizakia naiz oraindik

  muino baten alde ospelean grisez estalia zuen gorputza goitik behera zabaldutako banako batek. presio eta tenperatura handiak jasanarazita ere ez zen guztiz desegin. kimikoek arbel bihurtu zioten hanka bat, beso bat marmol orbandua bihurtu zen eta geldiro, erritmo malkozkoaz, bat egin zuen bereizten gaituen naturarekin, bere baitan esanez: gizakia naiz oraindik.   Anna Gas…

Zuloa

  Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du.   Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, finean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada.   Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan…

Ez dugu

  Ez dugu ama izan nahi. Zirriborroak uzten dituen oinordeko baten absentzia. Alaba izaten jarraitu nahi dugu. Lehenago bezala besarkatu gaitzatela. Eta orraztu gaitzatela eta gutaz harrotu daitezela bizilagunen aurrean. Guretzat izan dadila liburu bakoitza, pentsamendu bakoitza. Guretzat. Ohe bakarreko logela batean.   Pilar Adón Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Tanja Heffner

Porrot domestikoak

  gogorra behar du izan aingirei burua moztea norberaren atzamarrak moztu gabe gorputza bihurritzea, bisiguaren ezkatek estali ez zintzaten oheko izaren soka-lasterrei ihes egitea   gau itsuetan uretan ikaragarri hazten ziren garbantzu aleen aurka burutzen zenituen gudak zeregin hutsala dilistak arroz aleetatik banatzea a ze inpotentzia esne egosiak gainez egitean geldiezin   zartaginen zaratotsak ez…

Bizitzak

  Bizitzak ez du etsitzen ezpada muga latzetan; ezpadu Oihanarekin egiten amets, egiten du Desertuarekin.   Eta hala, Iraila Garo Gorridunak soilik Elur, soilik Otso, Barren zabal eta izoztu izan nahiko zukeen;   Eta izan nahiko zukeen Eguzkiak Argi huts eta zorrotz Erleen memoria ahulean;   Gaua, berriz, hastapenetako garaiaz oroitzen da bereziki, orduan ez…

Maite zaitudalako

  maite zaitudalako amets egin dut burdinazko hostoetan zintzilikatu zugana amildu naiz gure maitasuna euri tanta delako   maite zaitudalako sortu egin dut nakarezko izerditan irristatu zati izan naiz gure maitasuna euri tanta delako   maite zaitudalako uste sinesten dut dakit gure maitasuna euri tanta dela   Jose Luis Otamendi Irudia: Anajoxe Errondosoro

Izarak

  I Negua bukatzean elurrak sentitzen duen dolumina ezerekin ezin da alderatu, ez bada, ahoak mututzean, izarak pairatzen duen etsipenarekin.   II Izaren korapiloak bizkorregi ari dira ene urkamendia eraikitzen.   III Izaren itsaso sakonean indar abisalek inarrosi zituzten gure gorputz itsuak, esku gosetiak gero eta gehiago urrunduz.   IV Esnatzean babesgabe uzten gaituzte izarek,…

Lunak poema zoriontsu bat idazteko eskatzen dio Lunari

  Poema zoriontsu bat eskatzen didazu. Zer  nahi duzu esatea. Maitasunean sinesten dudala. Bizitza honetan gehien hunkitzen nauena igandeetan pizza jatea dela. Biziki atsegin dudala hankartean esperma gordetzea, likido erortzen den arte, tantaz tanta, nire loaren lurzoru hotzera. Poema zoriontsu bat eskatzen didazu eta hori ia ezinezkoa da, zoriontsua naizenean ez baitakit adierazten. Edo zoriontsua…

Bego horretan

  zuri, emakume, ez dagozkizu labeak eta umeak ez baitzara gai kaktus bat zaintzeko ere. Ez duzu behar ez arrik ez etxerik aska ezazu, eta abiatu, behingoz.   Zuzen zebilen zure maitale hura zuretzat, istripu dira pertsonak: gertatu egiten zaizkizu, bat-batean.   Miriam Reyes Itzulpena: Danele Sarriugarte Irudia: Callum Shaw

Nire lehen liburutegia

  Kaoba gorrizkoa zen eta ateak kristal ilunekoak zituen lakazko ertz zuriekin.   Metro bat altueran bider metro eta erdi zabaleran. Hogeiko hiru apal.   Lurrezko eltzetxoa hautsi genuen eta urtarrileko arratsalde oso bat eman hura erostera joateko.   Laster hasi ziren etxera iristen Albert Camus. William Faulkner. Virginia Woolf. Victor Català. Carson McCullers. Eta…

Lore zauritua  

  Bihotzean daramaguna gure hizkuntzaz baino ezin dugu adierazi.   Hitzak behar ditugu maitasunaz hitz egiteko, edo heriotzaz. Hitzak behar ditugu izendatzeko atsegin duguna zein gorroto duguna.   Hitzak behar ditugu herabe gaudenean nagiak ateratzeko, haserre gaudenean adiskidetzeko, herriminez gaudenean urrutikoak gerturatzeko.   Gure hitzek lekukoak behar dituzte gure galderak entzungo dituztenak, gure eskaerak, gure…

Gauari kendutakoa itzuli

  Har ezazu nire poesia bigarren eskuko amets. (Berri txarrak)   Zertarako kantak idatzi hitzek zauriak irekitzen badizkigute, memoria behin eta berriro ezabatzen badigute, gezurrez inguratuta bagaude, maite ditugun gauzek zentzua galdu badute.   Zertarako amestu lurrera jausi bagara, zauriek orbainak ekarri badizkigute, txoriek izena galdu badute, lapurtutakoa ez badute sekula itzuliko.   Grabitatea baino…

Denbora eta tokia gurutzatzen direnean

  Guaixeren 25. urteurrenerako idatzitako testua   Beste toki batean bizi gintezke, arrotz edo atzerritzar ginatekeen toki batean, arnasa hartzen ikasi itsasotik gertu, basamortutik hurbil, edo oihan bazterretik.   Baina bizitzak koordenada batzuk eman dizkigu eta zain lodi batzuen gisan erdibitzen gaituzten autobia zaratatsu bat eta erreka isil bat.   Bizi garen ibarrean ikasi nahi…

Piztien hizkuntzan

  Piztien hizkuntzan mintzo nintzen. Lainopean ezkutatzen den behorra bezala, egunak ematen nituen desagertuta. Adarrei bakarrik uzten nien azala ukitzen. Dar-dar egiten nuen euripean. Gutxi ziren gordetzen nituen oroitzapenak, doi-doi zuregana bueltatzeko behar nituenak. Animalia otzan baten gisan hartzen ninduzun bueltarakoan, errukiz eta nahigabez. Oinutsik elurretan. Jakin gabe zer egin ez zeneukanarekin.   Castillo Suárez…

Aire izatea

  Hegaldatu nahi dudan aldiro, maite nautela esan eta beren beldurrekin lotzen nautenen hedeak askatu behar ditut. Gehienez ere, uso mezulari nahi naute, joan eta etorrikoa, baina nik aire izatea dut amets.   Begoña Abad Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Kelly Sikkema

Hegaldatu

  Mozkortzen ahalko nintzen antsiolitiko indartsuekin edo vodka merkearekin. Kokainaren menpeko bihurtzen ahalko nintzen, telenobelena edo txokolatearena. Zure absentzien adikzioa garatzen ahalko nuen, zure ezinikusiarena, zure oinazearena, zure kontraesanen zerrendarena, baina nahiago izan nuen jakin zer ote ziren bizkarrean jaiotzen ari zitzaizkidan bi kozkorrak, eta, orduan, hegaldatu.   Begoña Abad Itzulpena: Fernanado Rey Irudia: Tatsiana…

Nire ahoa zure bularretan barna

  Nire ahoa zure bularretan barna neguko arratsalde labur grisean delikatuak gara ohe honetan eta ukitzen dugu elkar hain poz beroz, liluratzeraino gogor eta delikatu, biribilean jarduten dugu elkarren inguruan eguneko kandela erretzen zaigu bere argi bereziarekin eta elurra hasten badu kanpoan adarrak estali arte eta etortzen bada gaua abisatu gabe hor daude neguaren plazerak…

Zeruaren ederra

  Jon Barberena in memoriam   Alka-belarra hazten den tokitik idazten dizut. Gezurretan ari naiz dena bukatu dela esaten badizut. Min bat behar dudala zuregana itzultzeko. Ez dudala neurririk ematen zure irribarrea gordetzeko. Zure izanak beste indar duela nire etsiak. Ez zaitudala zure mezuetan bilatuko.   Euri handiaren esperoan nago, euriak hartuko baititu idatzi gabeko…

Zuhaitz batean dagoen haurrari

  Oskar Alegriari   Zuk beste inork ezagutzen ez duen zumiriki bateko biztanle bakarra zara, haizearen uhinez eta hontz zuri baten hegalek ozta ukitutako isiltasunaz inguratua.   Golde hautsi bat dakusazu eta garia jotzeko makina bat, zeinaren eskeletoak eguzkiarean azken distira bat ahalbidetzen baitu. Uda txorimalo bihurturik dakusazu, zeinaren amesgaiztoek ereintzak larritzen baitituzte. Ubidea dakusazu, non…

Ez da hori

  Badiotsut faltan dudana ez dela hori gorputz bat beste baten pareko dela zeinahi besarkadak balio duela ez dudala gogoan nola zen.   Idea Vilariño Itzulpena: Garazi Arrula Irudia: Analise Benevides

Talaia galduak 2

  Maite zaitudala badiot min eman nahi dizut Iritsi garela dirudi hilkintza laster amaituko da Arrotz egingo zaigu etxea eta maite dudanaz idatziko dut orduan Kale honen beste aldean zer dago Zuk eta nik ez dugu berdin sufritzen Nigandik urrun lehertu dira zure zainak zugandik urrun maiztu nire adiskidantzak Tartean basamortuak dagoz demokraziak dagoz herri…

Haurrak ginenean

  Eskuak gorriturik genituen baloi baten kolpeengatik. Gure etxea bonbardatu genuen denbora galduaz. Ez genuen lagunik. Kristal hautsien ertz zorrotzak zituzten, gu bezala, luzaroan bakarrik egon zitezkeenek.   Kanta guztiak dantzatzen bagenekien; ez ordea, zerk hausten zigun azala.   Haurrak ginenean egia txikizko hegalak genituen, eta bete gabeko monobolumenak.   Castillo Suárez Irudia: Aingeru Suárez

Nostalgiaren kontra

  Ahoa lehortzen didan hilbeltzeko hotzarekin. Kalkulua eta arnasa eskutik batzuetan. Inoiz edo behin urak jalkitzean duen kolorea hartuz. Kosta zait ulertzea ez dagoela eskua altxatuz zirkulu perfektu bat marraztuko duenik bizitzari berotasuna ematen dion nerbioari uko egin gabe. Poeman ibai bat bezala pentsatzeko. Ibaia zeharkatzen duenak badaki nolako ur emaria duen: animalia hondoan ilea…

Izotzezko lurra

  Inork ez zidan aitortu negu polarra zenik, ez eta zuria izan zitekeenik urratu daitekeen kolorea; berokia hiri hau baino handiagoa dela argiak ez badu zure ibilera nahasten. Eta abiatu zara eta harrapatu nauzu. Zure ahoa izotzekoa da eta nirea kateatu egin da azala urratzen duen elur-jausi baten gisan. Eta airea zurgatzen duzu, hotza barreiatuz;…

Ez zaitez salba

  Ez zaitez geldi gera bide ertzean ez izoztu poza ez gogorik gabe maita ez zaitez orain salba ez inoiz ez ez zaitez salba   Mario Benedetti Izulpena: Iban Laka Irudia: Ignacio Bergara

Aurrez aurre

  Ez dut jada omoplatorik, Ez saihetsik, ez zilborrik. Ez dut jada organorik Ezinegon honi aurre eginen dionik.   Eta bihotza eta biok bakarrik gaude orain. Buruz buru. Aurrez aurre.   Eta bihotza eta biok bakarrik gaude orain. Ez bularrik ez birikarik.   Ez dut jada sabelik ezta haragirik ere azal azpian. Urdailak ez du…

Sendatzea

  Sendatzeak gauza bat du txarra: sinetsarazten dizu mina hobea dela zarakarra baino, jendea, zarakarra ikusita, galdezka hasten baitzaizu.   Koleka Putuma Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Hadis Safari

Haritz-iratzea

  Aspaldi ikasi genuen mina hitzetara bihurtzen. Mundua behin eta berriz asmatzen, bakardade eta babesgabetasunaren erdian. Errazak gara aurreikusten, elkar irakurri gabe dakigu zer esango duen bakoitzak. Hitzak dira gure heldulekua, hemen eta orain zer diren ez dakigunean. Iraganaren eta orainaren artean, zer ginen eta zer garen galdetzen badidazu, esanen dizut ez direla inoiz joan…

Zu gabe eta nire kontra

  Ebaki gabeko belaze batera bidaiatzea da zurekin larrua jotzea. Izei amerikarrak alferrik zenbatzea. Azienda besterik ez entzutea. Neguan loratzen den arbola bezain desleiala izan nahi nuke, baina zure ahoaren orbainari lotuta ematen ditut egunak.   Ez diet joan nahi dutenei joaten uzten. Bart, ordea, zure ohera ekarri nauzu agur esatera. Goizean eraman nauzu nire…

Lanbroa

  Lanbroak zerua apaltzen duenean lur azaletik gertu geratzen dira soinu txiki eta asmo handiak. Lanbroak bigunki elikatzen ditu goroldioa, belarra. Eta ez dago harago ia ezer ere, ezpada lanbroa, lanbroa, zuk hain emeki gordetzen duzu nire arnasa…   Jon Gerediaga Irudia: Elurre Iriarte

Belar latza

  Belar latza, arrunta, goibela, ez duzu lorerik nahi, ez duzu maite begien edo erleen arreta; zeru handia duzu begira eta zuk, harrotasunik gabe, isilean gordetzen duzu biziaren ametsa.   Jon Gerdiaga Irudia: Elizabeth Lies  

Hizkuntza politika 1

  Hizkuntza politika eraginkor bat Bideratzen dinat mihia Hire zulo beltz guztietara Lehia arazten dudanean: Izendegiak biluz isurtzen zaizkidan Eta aditzak busti. Puntu kakotx. Lehenik gorputzen oinarrizko lexikoa Bihikatzen dinat Eta eskua, eme eta ezti, sekretuak Heze dauden deklinabide arauetan hara Galtzen uzten dudanean Hasperen barnakorraz Aldarrikatzen haiz, Menperatzen haiz, Harilkatzen haiz Ene beso artean.…

Punpaka

  Erditik aurrera irakurtzen hasitako liburu bat bezala ezagutu nahi zintuzket lehen erdiko orriak bilatu edo zeuk azaldu basa artean edo sasitzan aurkitu eta falta diren pasarteak asmatu edo beste aldaera batean esan   Jose Luis Otamendi Irudia: Montse Monmo

Siamdarrak

  Badakit zenbat kanta dauden nire ohetik zureraino. Zure logelan geratzen zaidan denbora besterik ez naiz. Siamdarrak gara lo hartzen dugunean. Elkarri azala urratuko diogu egunen batean, baina, bitartean, beldur berberak arnasten ditugu.   Castillo Suárez Irudia: Elurre Iriarte

Jada ez

  Ez da izanen jada ez ez gara elkarrekin biziko ez dut zure umea heziko ez zure arropa josiko ez zaitut gauez izanen ez dizut musu emanen ni joatean ez duzu inoiz jakinen nor nintzen zergatik maitatu ninduten beste batzuek. Ez dut sekula jakinen zergatik ez nola inoiz ez ez egiazkoa ote zen hala zela…

Elurraren gatz usaina

Joseba Otondo, Joanmari Larrarte eta Miren Agur Meaberendako.   Badakit zeintzuk diren arrastoak uzten dizkidaten gauzak. Batzuetan esan gabeko hitzak dira. Besteetan telefono deiak desorduetan. Elurteak. Zauriak seinalatzen dizkidatenak.   Ez dakit ze arrasto uzten dudan besteengan beti nabilelako hautatzen nire begiraden esanahia. Arrangura ezkutatzeko begiak dira nireak, ezin asmatuzko kolore batekoak.   Zer garen.…

Epilogoa

  Ihes egiteko era guztien artean, gutako bakoitzak aukeratua du berea, eta zuk zeurea. Oharkabe, erabaki duzu bizitzeran gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea. Badakizu, garrantzirik ez duten gauzen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula garrantzizkoenak,   Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean, Hutsuneak azpimarratuz Zeure burua ikusten duzu…

Askatasunaren plazenta

  Ez daukagunaren hutsunea lagun benetakoek betetzen dute. Umetan, kaligrafia-atazetan marra etenak birpasatu ahala ikurrek zentzua hartzen zutenean bezala, hautematen ari naiz bakardadearen eitea: zehatza eta garbia da, egiaren ordu ankerraren oskola eta askatasunaren plazenta.   Miren Agur Meabe Irudia: Mari Carmen Goikoetxea “Goiko”

Iraun behar duenaren alde

  Sarritan eguzkitan ere itsasertzetik pasieran udako egunik erraz eta argienetan pentsamendu ilunak darabiltza gogoan ibiltariak goragalea soseguaren ordez esker txarreko amorrua etsaien kontra lagunen kontra hurkoen kontra sasoiz kanpoko kolera egun ezin urdinagoetan   eta bakea soilik zeruertzean dago eta higatzen edo harrapatzen ez diren gauzen artean: airean, zerruan, argian, kalatxorien eta aparraren eta…

Hauteskunde kanpainak

  Lotarako etzaten naizenean urek presatik behera egiten dituzten jauziak entzuten ditut. Batzuetan ni ere jartzen naiz leihoan, eta errekari begira egoten gara. Zure kamiseta daramat jantzita. Lepoan musu eman dizudanean ez duzu begirada aldatu, baina ez nau etsiak hartu. Nahi dudalako nago hemen.   Promesarik ezean, min eman eta min hartzeko egunak dira niretako…

Desberdintasuna

  Desberdintasunaz ohartzen gara lehendabizikoz. Lore hau ez da ni bezalakoa. Elikatzen duen hanka bakar baten gainean bizi da. Nik bi ditut eta urrats bakoitzean lurretik erauzten naute.   Natalia Litvinova Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Anajoxe Errondosoro

Prozesionaria habia bat

  Maite zaitut ez duzulako nire iragana ezagutzen, ez duzulako nire orainaz jakin nahi eta ez zarelako nire etorkizunean egongo. Izan ere, zure adinarekin inork ez du bihotza osorik gordetzen, eta nirearekin badakit sexuak beti eramaten gaituela okerreko tokietara. Pinu beltzak dituzu begien hondoan; nik prozesionaria habia bat umetokian.   Castillo Suárez Irudia: Koldo Torrea

Ezin izanik

  Emakumetasunean amatasunean galduak, libertatearen ordez segurantzari helduak.   Ez emakume ez ama ez eme ezin izanik, igarotzen genituen geure egunak.   Amaia Lasa Irudia: Daiga Ellaby

Ahaztura

  Negarrarekin joko dut ura. Pausoarekin joko dut lurra. Arnasarekin joko dut airea. Trapu zahar bat legez, hartuko dut zure izena, ertz batetik, eta betiko astinduko dut memoriaren hautsa.   Miren Agur Meabe Irudia: Kinga Cichewicz

Arrotza

  Botak bustita etxera bueltan zu ez zaren norbaitekin. Zu ez zarela badakien norbaitekin. Jaio nintzen: ez naiz ugalduko. Ez dut lurrik ez aziendarik. Ez dakizkit sarrera hitzaldiak baizik; nahikoa jakiteko maitemintzea beti dela aukerarik makurrena. Arrotza zara nire barrenetik ateratzen zarenean.   Castillo Suárez Irudia: Ibai Arrieta

Anbizioaren txoria

  Hauxe da, beraz, kontua: insomnioa goizeko hirurak eta laurdenetan, eguzkiaren orenari jarraitu arren hamabost minutuero ziztada elektrikoa pairatzen duen igela nola, halaxe erlojua bere mekanikari bultzaka.   Hitzen aferak nauka esna. Kakao-esnea edaten dut —amatasun beltzaran epela—.   Nahiago nuke bizimodu sinplea, baina gau osoa daramat kutxa handi batean poemak pilatzen.   Nire Hilezkortasun…

Orkatza

  [Fernando] Mendiak orkatz bat du gogoan. Aurretik ikusia zuten bazter haietan, bi kumerekin. Sutearen egunean, orkatza ikusi zuten urrutian, erredura handiekin. Sutatik ihes egin beharrean, kumeen bila jarraitu zuen. Hamalau egun geroago beste norbaitek ikusi zuen, kumeen bila jarraitzen zuen. Hil egin zen, erredurengatik.   Iker Tubia Irudia: Jon Zufiaurre

Esporak

  Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni ere loratuko ez naizela esan nire baitako gizonei. Esporak utzi izaren artean hatzak nire sexuan sartzen dituzten bitartean. Behar ditudala esan lingua franca batean, denek ulertzeko moduan. Bezperako arropa jantzi.   Nagoen tokiaren eta egon nahiko nukeenaren arteko distantzia…

Elkarrekin

  Arrotza egiten zait zure mundua nirea antzeko egiten zaizu zuri. Gutxi dira bata bestearekin partekatzen ditugun interesak. Eta, hala ere, bada zerbait elkarrenagana erakartzen gaituena. Bizitzak emandako aukeratzat zauzkat berdintzat naukazu zuk ni. Uste dut hori dela maitasuna.   Juanjo Olasagarre Irudia: Matthew Henry

Zutaz mozorroturik

  badakit orduak zaborretarako biltzen dituen hori naizela atzokoa eta ez gaurko hori badakit nigandiko hoberena ez dagoela nire baitan bidenabarrean baizik badakit nire baitako txarrena nerau naizela baina danbatekoa joz alde egin zenuenetik zutaz datorkit mozorroturik ia beti.   Juanjo Olasagarre Irudia: Fátima Fuentes

Zeremonia

  Ez dakit zergatik bukatu behar duten bikoteek hain solemneki. Hitz egin egin behar izaten omen da, dena argi uztearren. Psikodrama ederrak sortzen dira horrela. Hilkutxei prezintoa jartzea edo antzeko zerbait gorpuak bere terrariotik korrika ihes egin ez dezan. Telefonoa. Non? Ondodaubostetan.   Bilbon izan zela uste dut. Seietan. Peta bat egin genuen. Eguzki izpiek…

Da

  Dena daukagu egiteko, baita geu ere. Hitzekin egiten nauzu, trikuekin eta marmokekin, zure kantuekin, laranja atalekin, egingo ditugun gauza guzti-guztiekin; eramango nauzun lekuetan nabil orain, mapak aztertzen ditut, bideak bilatzen ditut, baina ez dut ezer behartu nahi, ez dut nahi gauzak hala eta hala izan daitezen, izan daitezen baino ez dut nahi, egin ditzagun…

Intimitatea

  Gaurtik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak eren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko. Han, zehaztu gabeko aldi…

Marinelek gogoa itsasoan dute beti

  Marinelek gogoa itsasoan dute beti, bertze nahirik ez omen. Lehorrean, belak, mesana masta, lema faltan dituzte, mortu hezea.   Lehorrean marinelek dakiten latin murritza nauigare necesse est, uiuere non delakora mugatzen da.   Gu, lehorrekook, hainbertzeko oroiminak, hain saudade mingarriak hunkitzen gaitu eta marinelei buruzko poemak idazteari ekiten diogu.   Guk, lehorrekook, gure lehorrean…

Bidaldia

  Maite, desiratu, niregandik zuregana noa.   Tokialdatzea du maitasunak premia.   Maitasunaren aukera bakarra niregandik zureganako joan-etorria, niregandik zureganako bidaldia.   Tokialdatzea du desirak gauza.   Maitasunak, zentzurik muturrekoenean, norberaren deuseztapena norberaren ausentzia dakar.   Desagertzea, maitatzeko modurik erradikalena.   Zu (ni bezala) izaki osoa zara, ezer falta ez duzuna.   Mari Luz Esteban…

Oreina

  (…) denbora asko igarotzen dugula baterako eta besterako joan-etorrietan, bakarrik, eta orduan garela inoiz baino gehiago gu geu. Inori kontatu ezin dizkiogun sekretuekin eta barruan daramagun guztiarekin.   Koldo Almandoz Irudia: Evita Weed

Noiz bukatuko da?

  Etorkizunak bazeukan diferentea izatea, ahaztu egiten dugu. Okerrago ere izan zitekeen, egia da, askoz hobeto ere bai.   Izan diren iragan guztiak daude gure baitan, harri, zauri, zama, baina gugan daude izan ez diren etorkizun guztiak ere, aire, arnas, arma.   Xabier Gantzarain Irudia: Iñaki Mendizabal

Bikiniaren markak

  Ez dakit noizbait egin duzun lo bakarrik eta beste batekin aldi berean. Entzun dituzun bere oin biluziak sukaldeko baldosa hotzetan, eta ez nabaritu alderik nahiz eta beste emakume bat izan. Are bakarrago lo egin hurbilago sumatzen duzunean bere biluztasuna.   Itsasontzien sirenak entzun, ez besterik.   Zer egin amets egiten zaituen jendearekin. Desiratzen zaituenarekin.…

Dena ez da poema

  Polder bat egidazu bihotzean. Lurra irabazi egiozu nire harrotasunari. Nire gainean jarri. Larrua jo egidazu edertasuna eta egia aurkitu arte. Irentsizkidazu belarritakoak. Soberan ditut belarriak zu entzuteko. Erauzi joan direnen eskuen arrastoak zureekin. Ez dut inoren jabe izan nahi. Ez dut oinordetzarik ametituko. Berregingo naiz eta gudaroste bateko buru bihurtu. Ez nazazu begiratu neskato…

Gure bizitzako urterik onenak

  Egiaren bat atzeratu. Gezurren bati aurrerantz bultza. Intuizio eskukada bat erein. Ausardiari maldan behera joaten utzi. Amodioren bat itsu-itsuan sinestu. Zalantzaren bat desaktibatu.   Mozkortu, erre eta amorrua lasterka hustu.   Eta ezer ez dakizula eskuetan lehertu.   Harkaitz Cano Irudia: Jon Urteaga Linazasoro  

Zure etxera noa

  Zure etxera noa, bidean gora noa babeslekura. Emaidazu gakoa, behebarrukoa, han itxaroteko urrats ezagunen ttipi ttapa.   Eguzkiak irten du, behingoz aske neguko bihotzetik. Goazen erreka aldera, etxetik behera, euriteen ondoren zure baratzean zer dagoen.   Zure etxera goaz, bidean gora goaz hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik egin…

Izen ezabatuak

  Gure aita pixkana-pixkana joan zen galtzen hizketarako gaitasuna. Izenekin hasi zen. Bere burmuinak, guk uste ez bezala, ez zituen lehenbizi ahantzi adberbioak edo izenordeak edo adjektiboak, ezta preposizioak ere, izenak baizik.   Sagarrak utzi zion sagarra izateari, edalontzia hori izatera pasatu zen, eta hurbiltzen zirenek ez zuten jada izenik.   Heriotza, poliki, bere lana…

Gure amaren neurria

  Ez dakit esan ote dizudan: gure ama txikia da eta hanka-puntetan jarri behar du niri musu emateko. Orain dela urte batzuk ni tentetzen nintzen, segur aski, hari musu bat lapurtzeko. Bizitza guztia eman dugu luzatzen eta makurtzen, elkar maitatzeko neurri egokiaren bila.   Begoña Abad Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Guile Pozzi

Hango bortu gainetarik

  Hango bortu-gainetarik altxatzean hego hatsak beldurraren zainetarik airatzen dira urratsak ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan   behar-grina bedi lerra lo hiletik gau hotzera zure So beltzen ederra joan dakidan bihotzera ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan   hauts eztiaren zaparta hitz arruntaren kalaka suak bultzatu du barda mintzo ausarten balaka ez…

Katedral bat

  Gitarra astindu eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan behatzak bihurritu ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat   Eta min eman arte zure falta izan ez da musa hoberik   Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin   Eta min eman arte zure…

Aske

  Salba nazazu eremu arrotz honetatik Lur emadazu hilotz bihurtu baino lehen Atxiki nazazu erabat ezabatu orduko Besarka nazazu une batez ahantz dezadan zer aske naizen!   Yolanda Arrieta Irudia: Ikorkotx

Poetika

  idaztea: elurretan bidea irekitzen ari den abere saldoaren bezalako lehia lehia berbera   María Sánchez Itzulpena: Miren Agur Meabe Irudia: Jon Zufiaurre

Non duzu zauria?

“Mutiko bat da” zioten, segur eta harro hazi ginen eta ongi erakutsi ziguten gordezinak gordetzen barnea iraultzen…   Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?   Bagenekien gizon ginela, arraildurek zeramatela oinazearen muinera, bakarrizketa izanen zela ihesa.   Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?   Bekoz-beko jarrita gaudenean…

Giza materialak irla izateko

  Bestalderaka jarrita amua galdera-ikurra bada, maitasunari buelta emanda ez da gorrotoa agertuko, banatzea baizik. Bereiztea, ez herra. Izan ere, maitasunak eta gorrotoak elkarrekin zerikusia badute bien indarragatik da. Biek dute lotzeko eta lotuta mantentzeko indarra: maitalea maitatuarekin, gorrotoa duena gorrotatuarekin.   Iñigo Aranbarri Irudia: Samuel Zeller

Paisaia arrotzetan

  Esan nahi dizut esan nahi ez dizudana. Badakidala zer pentsatzen duzun: dena dakizula nitaz nor naizen izan ezik. Neure kontra egin nahi dudala zurekin. Izenik ez duenak ere zure izena daramala. Koldarraren bakardadea dela nirea. Ez ditudala bereizten ahal amodioa eta gupida. Maite dudala gal zintzakedala sentitzea. Zapaldu gabeko elurra dela geure artekoa.  …

Deskodea

  Urruntasunetik neur dezaket kontzeptu zaharren hedadura eta lurralde horretan galdutako odolak pisatu.   Aurrizki ezinbestekoen aroan nago, des-/ez- eta ber-/bir- lexemez inguratuta. Horien xarmak gidatzen dizkit atzamarrak errautsen liburu hau eratzean.   Berbak letraz letra marraztean iruditzen zait meteorito batez erditzear nagoela: deseraiki, desmaitatu, deslekutu, desintoxikatu. Hortzak estutu beharra dago eta erritmoa galdu gabe…

Ibilitakoak gara

  Ibilitakoak gara   Zuk eskuaz ilargia laztandu nahi zenuen Betiko utopiak galdu egin zintuen Baina ametsek ere prezio bat omen zuten Eta ezer ez zinela sentitu zenuen   Ibilitakoak gara   Nork lapurtu zituen bide ertzeko ideia haiek Inori ezer esan gabe alde egin zuen Zure poeta ere hitzik gabe geratu zen Baita hango…

Eskaera hitzei

  Ez utzi, hitzak, lurretik urrundu nadin, ganaduaren hatsetik, txibiaren odoletik. Zuen orin margotuak limurtu baninduen, xaloak zuek, nire lehen sostenaren loretxoa bezain. Ez onetsi, hitzak, historiaz ahaztu nadin, ideiaren logalduaz, fedearen giltzatxoaz. Zuen hatz ugariek zirri egin bazidaten luzaro, nire bendak egosiz zuen eltze espresean. Ez onartu, hitzak, nire gorputza aipa ez dezadan, haren…

Arratsalde euritsu batean

  Gizonik ez uki! –ez, ez dut ukituko! Gizonik ez begira! –ez bizialargun naiz eta zurea ez den gizonik ez laztandu! –ez, ez dut laztanduko zurea ez den gizonarekin ez etxeratu –ez, ez naiz etxeratuko gizonekin eskandalarri ez izan! –ez, ez naiz izango zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan –ez, ez naiz izango…

Irène Némirovsky

  Ni naiz Elisabeth Gille zure agurrari negarrez: hauek dira nire urtebetetze gutun erreak. Ni naiz zure alaba txikia Gabonetako oparirik gabe. Naziei segika, hesiaren gainetik jauzi. Ni naiz David Golder, zu hil ondoren porrot eginda. Ni naiz piano akorde bat, edozein, Issy-L’Eveque-n bat-batean entzuten dena. Ni naiz Danièle Darrieux ministro nazi bati larrua jotzen.…

Aita

  Umetan gorroto nuen etxera etortzen zen gizon hura: bizarra egin gabe, Old Spice usainaz.   Harrian husten zuen fardela, bidean uzten odol eta kresal tantak, eta nire aurrean arrainak begiak zabal, bata bestearen gainean hilda.   Dutxa hartu eta amarekin oheratzen zen. Kiratsik gabe ere gorroto nuen umetan etxera etortzen zen gizon hura.   Bere musuek…

Iceberga

  Eta gaua da. Eta imajinatzen duzu entzun zenuela glaziarretik bereiztean atera zuen burrunba. Ezagun zaizu zarata hori. Hainbeste ekidin eta beldurtu zaituen zarata hori: bakardadea. Eta pentsatzen duzu bakardadearekin bizitzea norbaitekin bizitzea bezala dela. Bakardadearekin oheratzea norbaitekin oheratzea bezala dela. Norbaitekin ohitzea bezala. Norbaitekin ahitzea bezala.   Anari Alberdi Irudia: Evita Weed

Vietnam

  Andrea, nola duzu izena? —Ez dakit. Zenbat urte dituzu, nongoa zara? —Ez dakit. Zergatik egin duzu zulo hau? —Ez dakit. Noiztik zabiltza gordean? —Ez dakit. Zergatik egin diozu haginka nire atzamarrari? —Ez dakit. Ez dakizu ez dizugula ezer egingo? —Ez dakit. Noren alde zaude? —Ez dakit. Gerran gaude, aukera egin beharra duzu. —Ez dakit.…

Poz aldrebesa

  Beharbada ez da adiskideek abandonatu dutela, beharbada 50etara hurbiltzeak horixe baino ez du esan nahi, bizitzak emandako egurrarengatik zaildu egiten garela, eta zailtzeak, neurri batean xamurtasuna higatzen duela, eta trapu zahar bat bezala utzi; eta, hala, besteekiko gor bilakatzen gara; eta adinak jakintza eransten duela ukatuz, adiskideek harekin izan duten urruntzea eragin du, gauzei…

Autobio

  Esan zidaten: —Edo gurdira igotzen zara edo gurdiari bultza egin beharko diozu.   Ez nintzen igo ezta bultza egin ere. Bide bazterrean jesarri nintzen eta nire inguruan, behar zuen garaian, mitxoletak sortu ziren.   Gloria Fuertes Itzulpena: Josu Landa Irudia: Annie Spratt

Zaldi zauritua

       Ez daukazu ezer mixto kaja bat eskuetan ez daukazu ezer   Niretzako berezia zara   Ez daukazu ezer naufrago izateko gidaliburu on bat ederretan eder   Niretzako berezia zara   Ez daukazu ezer gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bildumaz gain   Ez dakizu ezer enpatiaren barne-arkitekturaz gain ez dakizu ezer…

Gauhontz

  elkarren kontra estuturik karraskatzen diren hortzak   oharkabean beren kasa estutzen diren ukabilak   sukarraldietan bezala izerditzen zaizkigun haragiak   hontzenak bezala zabal irekitzen zaizkigun begiak   gorputzaren mugimendu autonomo urduriak   horiek eta beste hainbat dira goizeko seiak bitarte irits daitekeen ate kolpe bortitzaren kezkaz bizi ditugun sintomak   Ekhine Eizagirre Irudia: Luca…

Gudariak

  Irail batez, Gudari Egunarekin, liburu azokara eraman gintuen amak, familiakoak bisitatzera. Manifa ostean poliziak gogor eraso zuen, Miguel Sanchez-Ostizen azkenaren salmenta kolokan jartzeraino oldarkor.   Ofentsiba haren unerik kritikoenean mostradore azpian ezkutatu genuen zakurren borretatik ihesi zetorren gaztea. Disimuluz, liburuak erosi eta saldu genituen, polizien begiradak iaioki driblatu bitartean.   Liburu-saltzaileen familia batean sortzea…

Dolua

  Haurtzaroa gaixoek eta zoroek bakarrik bizi dezakete, esaten zuen. Bizitza bezala, heriotza bezala eta maitasuna bezala, apika. Horrelakoa da dolua. Lagundutako bakardade luze bat. Maiteminduaren bakardadea. Txori haragijalearena. Kirrinka egiten ez duen ohearena. Irudimenik ez duen haurrarena.   Luna Miguel Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Diana Feil  

Planeta baten antzera

  Nazkatuta nago gehiegi maitatzeaz, taup taup bakoitzean taupadatzeaz. Izan ere, izugarri taupadatzen dut: irentsia izateko zorian dagoen animalia txiki baten moduan.   Bukatu da heriotzan prentsatzea pertsona baten gisan; eta ez planeta baten antzera.   Luna Miguel Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Dina Makhmutova

Izatekotan

  Ez naiz inorena. Ez dut inor aukeratu nahi. Ez dut inork ni hautatzerik nahi.   Izatekotan, maite nauten eta maite ditudan guztiena naiz.   Horregatik naiz bereziki neure-neurea.   Ekhine Eizagirre Irudia: Averie Woodard

Atea

  itzuli eta berriz sortu orain ateak ditu memoriak ez da hitzez egina   ausartek besterik ez dute atzera egiten besteak bidean geratu ziren   Jon Benito Irudia: Evita Weed  

Haizerik gabeko zeruetan

  Hutsik dauden itsasoetan igeri egiten utzi didate.   Haizerik gabeko zeruetan arnasa hartzera behartzen naute.   Nire begiek itotakoaren begiekin so egiten dutenean, argiz betetako kolorez inguratzen naute.   Nire gorputza hilotz bihurtuz gero, jantzi liluragarriz apaindu didate.   Pentsaturik, nire besoak nire behatzak ez direla gehiago mugituko, beren eskuak eskaini dizkidate.   Eta…

Txertaketa

  Txertaketa batekin lor dezakezu zuhaitza eta fruitua desberdinak izatea; nahikoak dira labana eta lotura. Baina aitaren besoak ez du agintzen alabaren buruan. Gorde zure minak eta eskuak. Gure aitonak labana erabiltzen zuen. Nik haragi berriari lotura jartzen nion. Ez ahantzi negar egiten zauria orbaindu dadin.   María Sánchez Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Felix Russell

Geu baino gehiago da geure geroa

Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda eta Oihan Arnatzendako; eta auziperatutako gainerako Altsasuko gazteendako.   Beti pentsatu dut ingurua ez dela aldatzen. Urtaroak joan eta etorri egiten direla, baina denak jarraitzen duela berdin. Gu garela aldatu egiten garenak, eta, gehienetan, ezta hori ere. Bistatik kentzen dizkigutela etsai zein lagunak, auzokoak eta atzerrikoak, baina gure bizitza…

Hitzen oinarri ahula

  Joko honen arauak aspaldian zeuk bakarrik jartzen dituzunean jakin nahi nuke irabaztea zer den zuretzat   ikara haizatzea denean etekinei eusteko bide motzena jakin nahi nuke bakea bera zer den zuretzat   pertsonekin ere jabetza bezalako hitzekin aritzean jakin nahi nuke maitasuna zer den zuretzat   Berri Txarrak Irudia: Ridham Nagralawala

Abertzaletasunaren abantailak

  Ikurrina zintzilikatu dut balkoian orain badakizue nolakoa naizen non jaioa zeren alde nagoen nor daukadan kontra.   Ikurrina zintzilikatu dut balkoian denen bistara daude nire kontraesanak printzipioak helburuak eta bitartekoak.   Ikurrina zintzilikatu dut balkoian gardena naiz orain batzuek onartua besteek zokoratua estereotipoa naiz eta mainstream.   Ikurrina zintzilikatu dut balkoian orain atera naiteke…

Begiratzen duenak egiten ditu direna

  Parisera bidean, txori bat zebilen leihoaren bestaldeko zeruan. Txori papera ondo bazetorkion, gaur are sinesgarriagoa iruditzen zait haren hegaldia, maluta bihurturik. Harriak bezala erortzen ziren izozturiko txoriak Virginia Woolfek Orlando-n deskribatzen duen elurte hartan. Harri, izotz, ur, elur eta txoriarena egiten ere badaki txoriak. Edota horiek denak dira txori izaten dakitenak. Ala? Akaso ez…

Bi aldeak orain

  Bi aldetatik begiratu diet lainoei orain; goitik eta behetik. Hala ere, laino ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.   Lainoak zer diren ez dakit.   Bi aldetatik begiratu diot maitasunari orain; eman eta hartzetik. Hala ere, maitasun ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.   Maitasuna zer den ez dakit.   Bi aldetatik begiratu diot…

Hemen gara

  Hemen gara, baina egon gabeko lekuetara joaten da maiz geure burua.   Hemen gara, orbainekin bada ere. Bisutsak makurtutako guardasola gara, bere onera bueltatzea lortu, baina ziri bat hautsita duena. Zerbait hautsia dago gure barrenean: min ematen digu, desorduetan sumatzen dugu; baina ez dugu min hori gabe bizi nahi. Akordua delako gure mina. Akordura…

Bihotza

  Batzuetan hain ezkutatzen zara ondo, inor ez da zu bilatzera ausartzen. Paper zuria zara. Ez-denbora batean bizi zara. Hitz bat asmatu beharko litzateke iragana ezabatzen duen gogoaren eremurako. Deitu bihotza, nahi baduzu. Besteak bezain arrotzak gara nor bere buruarekiko. Iragana gara. Bihotz deserrituak. Aberririk gabeko gorputzak.   Castillo Suárez Irudia: Flaunter

Kapera txiki bat

  Abandonatu nauen jendeari maitagarria deritzot maitagarria eta batez ere argia argia ihesa bertutea izan daitekeelako bertutea traizioa edo hilketa izan daitezkeen bezala baina traizioa edo hilketa baino dotoreago beti askoz dotoreago beti ohea gau erdian isilean uztea eta isilean musu ematea azken musua azken keinu gozoa gozoa aurrez aurre arantzak trukatzearen aldean eta gutxienez…

Aholku permanenteki pertinentea

  Karriken alde bietara begiratzen irakatsi zigun amak arrebari eta bioi. Kuartelen inguruak saihesten erakutsi zigun, badaezpada ere.   Gauza materialei balioa kentzen erakutsi zigun amak arrebari eta bioi. Eta kuartelekoa ez, beste edozein bide hartzeko esaten zigun sarri.   Telebistak dioena zalantzan jartzen irakatsi zigun amak arrebari eta bioi. Kuartelen aurretik ez pasatzekoa gogoratzen…

Laugarren azalberritzea

  Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza. Eta hitz haien beste aldean, sumatu baino egiten ez zenuen norbait.   Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egin ere ez zenituen hainbat gauzengatik. Eta ahazteko eskatzen zenion egin zenituen beste hainbatengatik.   Eta orduan zu. Beste zu.   Anari Irudia: Azrul Aziz

Errumania

  Abenduak hutsak ditu oihartzun. Infinitura biluzik begira, ahots batek norbaiti diotso iragana ez zela emankorra izan, hiriak hondoa jo zuela.   Behin nuen maitatu, maitatu, presaz, eta emakume-landare izan nintzen.   Banituen adarrak eta banituen hostoak gorputzean, minean nintzen hazten, ugaztun gosetiak tatuatzen besoetan, eta hesteak puskaka erauzten utzi nuen.   Neu, emakume normal.…

Irribarre egiteko

  Ahaztu genezake. Malkoak xukatu eta isilik jarraitu. Lainoak hartutako txori errari bat bezala bizi, gure iraganaren geografia egin gabe.   Oroitzeko ahaleginik egin gabe egon gintezke, gure oinen azpian datzan egia bilatu gabe, gaueko tximeleta baten gisan, iluntasunari eutsiz, akorduari izen-abizenik jarri gabe.   Baina ez dugu nahi. Denak gogoan izateko garaia da. Inorenak…

Memoria

  Memoria iragana baino gehiago da. Iraganak lekukoak behar ditu, garaileak, garaituak, balak, zauriak, hildakoak, debekuak eta zigorrak. Memoriak, ordea, ezin du kanpoan ezer utzi; samina eta nahigabea izendatu behar ditu, akordua eta aitortza. Memoria etorkizuna ere bada.   Iragana isila da. Ezkutatu eta gotortu egiten da ezpondetako mitxoletetan, leizeetako hondoetan, artxibategietako agirietan, kartzeletako ziegetan,…

Herentziak

  Nire birramonetako bat itsua zen.   Ez zekien frantsesez, eta kortxoarekin elurra irudikatzen zuen, nik, petite fille, aurrez sumatzeko neguaren kolorea eta mina, bakardadeak orkatilak urratzen dizkizunean.   Ondotik kontatu zidaten bera ere ez zela ezkondu bere leihora bila joaten zitzaion gizonarekin.   Madarikatua emakume tristeen herentzia.   Sara Herrera Peralta Itzulpena: Castillo Suárez…