Zer esan nahi dute
lore urdinek sasietan
eta asunen artean.
Zeren seinale dira
tximeleta zuriak
eta tximeleta iluna.
Zer iragartzen dute
benetan, zer
txoriak eta katuak
bide-ertzean hilak.
Zeri eskaini kantu bat.
Zer isildu.
Nola jakin
nola jardun
nola paratu behar —beti—
iraun behar duenaren alde.