Amodio hil batetik geratzen da
Denbora astun usadiozko bat
Non keinuak estropezuka baitabiltza
Urtean harat eta honat
Amodio hil batetik ez da geratzen
Oroitzapenik batere
Iraganak amore ematen du
Orainaldiak irentsirik
Eta denboraren itsasontziek
Zorrotz eta astiki
Urrunera dute eramaten
Amodio hil batek ez baitu uzten
Gugan haren potreta
Luzamendu azkengabearena
Egitate bat besterik ez da
Eternitateak ahantzi duena