Etorkizuna

Etengabe galdetzen duzue zer eginen dugun ondoren. Baina guk ez dakigu hitzez erantzuten. Ez dakigu.

Zuhaitzak denak batera haizearen norabidea markatzeko makurtzen direnean bezala da. Beren zalaparta. Desordena.

Etorkizuna esan geniezaioke izan nahiko genukeena eta garenaren arteko aldeari, garena uste duguna eta egiazki garenaren artekoari. Dezepzioaren hurbileko formula bat.

Baina guk hautatu genuen negarrez zegoen Ama Birjina baten imajina.

Irudi bat hautsi ahal izateko edo liburu batean urtetan ahaztuta utzi ahal izateko.

Bistatik urruti. Gure erabakitasun ezak inoiz ere traba egingo ez duen toki batean.

Ismael Ramos
Itzultzailea: Castillo Suárez
Irudia: Jason Blackeye