Itsasoak hondartzari, bitxiak: txirlak eta goroldioak. Hondartzak itsasoari, altxorrak: txalupak eta adioak. Miren Agur Meabe Irudia: Karmelo Landa
Hilabetea: uztaila 2020
Maitasun egunak
Utzidazu maitasun egunak espanturik gabe luzatzen izan nadin bihar ere zure eraldatze geldi, amaiezinen zaintzaile. Jon Gerediaga Irudia: Elurre Iriarte
Galderarik ez
Eta kontraesanaren bidean jarraituko dut errotulagailu iraunkor batekin kontakizun autobiografiko bat idatziko dut sabelean inoiz ere gehiago erantzun behar ez izateko nondik heldu naizen zer bizi izan dudan nola egin didaten iruzur nori eman diodan min zergatik sufritu dudan zenbat galdu dudan. Horixe guztia bukatzeko esaten urteen poderioz ikasten dugula galderarik ez egiten.…
Desioa hitz
Bakardadea ez da moilan eseri eta itsasoari nahikeriaz begiratzea. Bakardadea berau esan ezin izatea da paisaia baten sinonimo bihurtzeko ezintasunagatik eta, aurpegirik jarri ezin zaionez, inguratu ezin daitekeelako. Bakardadea nire esaldien melodia hautsi hau litzateke. Alejandra Pizanik Itzulpena: Asier Sarasola Irudia: Luisa Brimble
Etorkizuna
Etengabe galdetzen duzue zer eginen dugun gero. Baina guk ez dakigu hitzekin erantzuten. Ez dakigu. Baso bateko zuhaitzak aldi berean haizearen norabidean makurtzen direnean bezala da. Iskanbila hori. Nahaspila. Etorkizuna dei geniezaioke izaten saiatzen garena eta garenaren arteko aldeari, edo ustez garena eta egiazki garenaren artekoari. Dezepzioaren antzeko formula bat. Ismael Ramos Itzulpena:…
Hizkuntzaz
Hizkuntza inportantea baita, batez ere esateko zerbait dagoenean. Gorka Urbizu Irudia: Durangoko Azoka
Hotza da, besterik ez
Ezingo zenuke irudikatu une honen handitasuna: nire azalaren gainean izotz geruza fin bat aurkitu dut. Koadrodun orrietako lerroak Tippexarekin margotu ditut, hirina bota dut ordenagailuko teklatuaren gainean, armairua betetzen duen arropa pertza batean sartu dut lixiba konzentratuarekin. Ezin dut elurra ikusteko zain egon. Anna Gual Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Daria…