Lehen elurtearen ostean dena dago geldi. Zer eta nor maitatu erabakitzeari uzten diozu, herrak estutzen dizkizu lokiak, besteen memoriarekin zureak bat eginen duen tokietara joan nahiko zenuke. Isiltasunera kondenatu zeure burua. Elurra beti geratzen da luzeegi. Lurmentzearen ostean dena ahazten da, ordea. Iragana desegiten da. Irauten duen bakarra etorkizun bat da; zurea…
