Kaoba gorrizkoa zen eta ateak kristal ilunekoak zituen lakazko ertz zuriekin. Metro bat altueran bider metro eta erdi zabaleran. Hogeiko hiru apal. Lurrezko eltzetxoa hautsi genuen eta urtarrileko arratsalde oso bat eman hura erostera joateko. Laster hasi ziren etxera iristen Albert Camus. William Faulkner. Virginia Woolf. Victor Català. Carson McCullers. Eta…
