Har ezazu nire poesia bigarren eskuko amets. (Berri txarrak) Zertarako kantak idatzi hitzek zauriak irekitzen badizkigute, memoria behin eta berriro ezabatzen badigute, gezurrez inguratuta bagaude, maite ditugun gauzek zentzua galdu badute. Zertarako amestu lurrera jausi bagara, zauriek orbainak ekarri badizkigute, txoriek izena galdu badute, lapurtutakoa ez badute sekula itzuliko. Grabitatea baino…
Hilabetea: azaroa 2019
Denbora eta tokia gurutzatzen direnean
Guaixeren 25. urteurrenerako idatzitako testua Beste toki batean bizi gintezke, arrotz edo atzerritzar ginatekeen toki batean, arnasa hartzen ikasi itsasotik gertu, basamortutik hurbil, edo oihan bazterretik. Baina bizitzak koordenada batzuk eman dizkigu eta zain lodi batzuen gisan erdibitzen gaituzten autobia zaratatsu bat eta erreka isil bat. Bizi garen ibarrean ikasi nahi…
Piztien hizkuntzan
Piztien hizkuntzan mintzo nintzen. Lainopean ezkutatzen den behorra bezala, egunak ematen nituen desagertuta. Adarrei bakarrik uzten nien azala ukitzen. Dar-dar egiten nuen euripean. Gutxi ziren gordetzen nituen oroitzapenak, doi-doi zuregana bueltatzeko behar nituenak. Animalia otzan baten gisan hartzen ninduzun bueltarakoan, errukiz eta nahigabez. Oinutsik elurretan. Jakin gabe zer egin ez zeneukanarekin. Castillo Suárez…