Eskuak gorriturik genituen baloi baten kolpeengatik. Gure etxea bonbardatu genuen denbora galduaz. Ez genuen lagunik. Kristal hautsien ertz zorrotzak zituzten, gu bezala, luzaroan bakarrik egon zitezkeenek. Kanta guztiak dantzatzen bagenekien; ez ordea, zerk hausten zigun azala. Haurrak ginenean egia txikizko hegalak genituen, eta bete gabeko monobolumenak. Castillo Suárez Irudia: Aingeru Suárez
Hilabetea: abuztua 2019
Nostalgiaren kontra
Ahoa lehortzen didan hilbeltzeko hotzarekin. Kalkulua eta arnasa eskutik batzuetan. Inoiz edo behin urak jalkitzean duen kolorea hartuz. Kosta zait ulertzea ez dagoela eskua altxatuz zirkulu perfektu bat marraztuko duenik bizitzari berotasuna ematen dion nerbioari uko egin gabe. Poeman ibai bat bezala pentsatzeko. Ibaia zeharkatzen duenak badaki nolako ur emaria duen: animalia hondoan ilea…
Izotzezko lurra
Inork ez zidan aitortu negu polarra zenik, ez eta zuria izan zitekeenik urratu daitekeen kolorea; berokia hiri hau baino handiagoa dela argiak ez badu zure ibilera nahasten. Eta abiatu zara eta harrapatu nauzu. Zure ahoa izotzekoa da eta nirea kateatu egin da azala urratzen duen elur-jausi baten gisan. Eta airea zurgatzen duzu, hotza barreiatuz;…
Ez zaitez salba
Ez zaitez geldi gera bide ertzean ez izoztu poza ez gogorik gabe maita ez zaitez orain salba ez inoiz ez ez zaitez salba Mario Benedetti Izulpena: Iban Laka Irudia: Ignacio Bergara