Ez dut jada omoplatorik, Ez saihetsik, ez zilborrik. Ez dut jada organorik Ezinegon honi aurre eginen dionik. Eta bihotza eta biok bakarrik gaude orain. Buruz buru. Aurrez aurre. Eta bihotza eta biok bakarrik gaude orain. Ez bularrik ez birikarik. Ez dut jada sabelik ezta haragirik ere azal azpian. Urdailak ez du…
Hilabetea: uztaila 2019
Sendatzea
Sendatzeak gauza bat du txarra: sinetsarazten dizu mina hobea dela zarakarra baino, jendea, zarakarra ikusita, galdezka hasten baitzaizu. Koleka Putuma Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Hadis Safari
Haritz-iratzea
Aspaldi ikasi genuen mina hitzetara bihurtzen. Mundua behin eta berriz asmatzen, bakardade eta babesgabetasunaren erdian. Errazak gara aurreikusten, elkar irakurri gabe dakigu zer esango duen bakoitzak. Hitzak dira gure heldulekua, hemen eta orain zer diren ez dakigunean. Iraganaren eta orainaren artean, zer ginen eta zer garen galdetzen badidazu, esanen dizut ez direla inoiz joan…
Zu gabe eta nire kontra
Ebaki gabeko belaze batera bidaiatzea da zurekin larrua jotzea. Izei amerikarrak alferrik zenbatzea. Azienda besterik ez entzutea. Neguan loratzen den arbola bezain desleiala izan nahi nuke, baina zure ahoaren orbainari lotuta ematen ditut egunak. Ez diet joan nahi dutenei joaten uzten. Bart, ordea, zure ohera ekarri nauzu agur esatera. Goizean eraman nauzu nire…
Lanbroa
Lanbroak zerua apaltzen duenean lur azaletik gertu geratzen dira soinu txiki eta asmo handiak. Lanbroak bigunki elikatzen ditu goroldioa, belarra. Eta ez dago harago ia ezer ere, ezpada lanbroa, lanbroa, zuk hain emeki gordetzen duzu nire arnasa… Jon Gerediaga Irudia: Elurre Iriarte
Elkarrizketa
Piztien hizkuntzan jauna hizkuntza horretan idazten dut Chus Pato Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Ava Sol
Hitzak
Nola egin hitzak hostoen gisan ireki daitezen? Chus Pato Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Christian Widell
Belar latza
Belar latza, arrunta, goibela, ez duzu lorerik nahi, ez duzu maite begien edo erleen arreta; zeru handia duzu begira eta zuk, harrotasunik gabe, isilean gordetzen duzu biziaren ametsa. Jon Gerdiaga Irudia: Elizabeth Lies
Hizkuntza politika 1
Hizkuntza politika eraginkor bat Bideratzen dinat mihia Hire zulo beltz guztietara Lehia arazten dudanean: Izendegiak biluz isurtzen zaizkidan Eta aditzak busti. Puntu kakotx. Lehenik gorputzen oinarrizko lexikoa Bihikatzen dinat Eta eskua, eme eta ezti, sekretuak Heze dauden deklinabide arauetan hara Galtzen uzten dudanean Hasperen barnakorraz Aldarrikatzen haiz, Menperatzen haiz, Harilkatzen haiz Ene beso artean.…
Edertasunaz
Bizitza da ederrena, besteena ere bai. Angel Erro Irudia: Dani Blanco (Argia)