Lotarako etzaten naizenean urek presatik behera egiten dituzten jauziak entzuten ditut. Batzuetan ni ere jartzen naiz leihoan, eta errekari begira egoten gara. Zure kamiseta daramat jantzita. Lepoan musu eman dizudanean ez duzu begirada aldatu, baina ez nau etsiak hartu. Nahi dudalako nago hemen. Promesarik ezean, min eman eta min hartzeko egunak dira niretako…