Desberdintasunaz ohartzen gara lehendabizikoz. Lore hau ez da ni bezalakoa. Elikatzen duen hanka bakar baten gainean bizi da. Nik bi ditut eta urrats bakoitzean lurretik erauzten naute. Natalia Litvinova Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Anajoxe Errondosoro
Hilabetea: apirila 2019
Prozesionaria habia bat
Maite zaitut ez duzulako nire iragana ezagutzen, ez duzulako nire orainaz jakin nahi eta ez zarelako nire etorkizunean egongo. Izan ere, zure adinarekin inork ez du bihotza osorik gordetzen, eta nirearekin badakit sexuak beti eramaten gaituela okerreko tokietara. Pinu beltzak dituzu begien hondoan; nik prozesionaria habia bat umetokian. Castillo Suárez Irudia: Koldo Torrea
Ezin izanik
Emakumetasunean amatasunean galduak, libertatearen ordez segurantzari helduak. Ez emakume ez ama ez eme ezin izanik, igarotzen genituen geure egunak. Amaia Lasa Irudia: Daiga Ellaby
Ahaztura
Negarrarekin joko dut ura. Pausoarekin joko dut lurra. Arnasarekin joko dut airea. Trapu zahar bat legez, hartuko dut zure izena, ertz batetik, eta betiko astinduko dut memoriaren hautsa. Miren Agur Meabe Irudia: Kinga Cichewicz
Arrotza
Botak bustita etxera bueltan zu ez zaren norbaitekin. Zu ez zarela badakien norbaitekin. Jaio nintzen: ez naiz ugalduko. Ez dut lurrik ez aziendarik. Ez dakizkit sarrera hitzaldiak baizik; nahikoa jakiteko maitemintzea beti dela aukerarik makurrena. Arrotza zara nire barrenetik ateratzen zarenean. Castillo Suárez Irudia: Ibai Arrieta
Planifikazio estrategikoa
1. Puntu eta koma egoki darabilen norbait topatu. 2. Anomalia horretan serio fokuratu. 3. Bortizki maitemindu. Hori da plana. Unai Maleski Irudia: Koldo Torrea
Anbizioaren txoria
Hauxe da, beraz, kontua: insomnioa goizeko hirurak eta laurdenetan, eguzkiaren orenari jarraitu arren hamabost minutuero ziztada elektrikoa pairatzen duen igela nola, halaxe erlojua bere mekanikari bultzaka. Hitzen aferak nauka esna. Kakao-esnea edaten dut —amatasun beltzaran epela—. Nahiago nuke bizimodu sinplea, baina gau osoa daramat kutxa handi batean poemak pilatzen. Nire Hilezkortasun…