Iluntzen duenean beti behar izaten dugu norbait ondoan, bakardadea bada ere. Castillo Suárez Irudia: Anajoxe Errondosoro
Hilabetea: martxoa 2019
Orkatza
[Fernando] Mendiak orkatz bat du gogoan. Aurretik ikusia zuten bazter haietan, bi kumerekin. Sutearen egunean, orkatza ikusi zuten urrutian, erredura handiekin. Sutatik ihes egin beharrean, kumeen bila jarraitu zuen. Hamalau egun geroago beste norbaitek ikusi zuen, kumeen bila jarraitzen zuen. Hil egin zen, erredurengatik. Iker Tubia Irudia: Jon Zufiaurre
Esporak
Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni ere loratuko ez naizela esan nire baitako gizonei. Esporak utzi izaren artean hatzak nire sexuan sartzen dituzten bitartean. Behar ditudala esan lingua franca batean, denek ulertzeko moduan. Bezperako arropa jantzi. Nagoen tokiaren eta egon nahiko nukeenaren arteko distantzia…
Elkarrekin
Arrotza egiten zait zure mundua nirea antzeko egiten zaizu zuri. Gutxi dira bata bestearekin partekatzen ditugun interesak. Eta, hala ere, bada zerbait elkarrenagana erakartzen gaituena. Bizitzak emandako aukeratzat zauzkat berdintzat naukazu zuk ni. Uste dut hori dela maitasuna. Juanjo Olasagarre Irudia: Matthew Henry
Elur maluta
Badira elur maluten gisakoak diren pertsonak. Ederrak, hotzak, gu ukitutakoan desagertzen direnak. Castillo Suárez Irudia: Monika Etxebarria
Zutaz mozorroturik
badakit orduak zaborretarako biltzen dituen hori naizela atzokoa eta ez gaurko hori badakit nigandiko hoberena ez dagoela nire baitan bidenabarrean baizik badakit nire baitako txarrena nerau naizela baina danbatekoa joz alde egin zenuenetik zutaz datorkit mozorroturik ia beti. Juanjo Olasagarre Irudia: Fátima Fuentes
Zeremonia
Ez dakit zergatik bukatu behar duten bikoteek hain solemneki. Hitz egin egin behar izaten omen da, dena argi uztearren. Psikodrama ederrak sortzen dira horrela. Hilkutxei prezintoa jartzea edo antzeko zerbait gorpuak bere terrariotik korrika ihes egin ez dezan. Telefonoa. Non? Ondodaubostetan. Bilbon izan zela uste dut. Seietan. Peta bat egin genuen. Eguzki izpiek…