Gaurtik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak eren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko. Han, zehaztu gabeko aldi batez, jatortasun osoz eskaini didan gela nimiñoko lurrean egingo dut lo, sukaldetik gertu. Goizero arrastaka bultzatuko diot eguraste-armairuraino koltxoi soil meheari. Lumatxa hezea kutxa baten barruan sarraraziko dut. Ostera ere bere lekuan jarriko ditut sofako kuxinak.
Ez naiz bizimodu honetara itzuliko. Ezin dut.