Bikiniaren markak

 

Ez dakit noizbait egin duzun lo bakarrik eta beste batekin aldi berean. Entzun dituzun bere oin biluziak sukaldeko baldosa hotzetan, eta ez nabaritu alderik nahiz eta beste emakume bat izan. Are bakarrago lo egin hurbilago sumatzen duzunean bere biluztasuna.

 

Itsasontzien sirenak entzun, ez besterik.

 

Zer egin amets egiten zaituen jendearekin. Desiratzen zaituenarekin. Beso luzeekin inguratu eta musu ematen dizuna tabernetan ingurura begiratu gabe. Zurekin oheratzen dena ohe azpiko munstroei erreparatu gabe. Zer egin maitasun adierazpenak behar ez dituztenekin. Soilik sandaliak eta bakeroak kendu, biluztu, hozkatu, bikiniaren markak erakutsi.

 

Zer gertatzen da ito nahi duen norbait itsasotik atera eta arnasa ematen badiote.

 

Castillo Suárez
Irudia: Jeremy Bishop