Dena ez da poema

 

Polder bat egidazu bihotzean.

Lurra irabazi egiozu nire harrotasunari.

Nire gainean jarri.

Larrua jo egidazu edertasuna eta egia aurkitu arte.

Irentsizkidazu belarritakoak.

Soberan ditut belarriak zu entzuteko.

Erauzi joan direnen eskuen arrastoak zureekin.

Ez dut inoren jabe izan nahi.

Ez dut oinordetzarik ametituko.

Berregingo naiz eta gudaroste bateko buru bihurtu.

Ez nazazu begiratu neskato beldurti bati bezala.

Ez naiz poemetako neskaren berdina.

Dena ez da poema.

Dena ez da gezurra.

 

Castillo Suárez
Irudia: Ikorkotx