Egiaren bat atzeratu. Gezurren bati aurrerantz bultza. Intuizio eskukada bat erein. Ausardiari maldan behera joaten utzi. Amodioren bat itsu-itsuan sinestu. Zalantzaren bat desaktibatu. Mozkortu, erre eta amorrua lasterka hustu. Eta ezer ez dakizula eskuetan lehertu. Harkaitz Cano Irudia: Jon Urteaga Linazasoro
Hilabetea: azaroa 2018
Zure etxera noa
Zure etxera noa, bidean gora noa babeslekura. Emaidazu gakoa, behebarrukoa, han itxaroteko urrats ezagunen ttipi ttapa. Eguzkiak irten du, behingoz aske neguko bihotzetik. Goazen erreka aldera, etxetik behera, euriteen ondoren zure baratzean zer dagoen. Zure etxera goaz, bidean gora goaz hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik egin…
Izen ezabatuak
Gure aita pixkana-pixkana joan zen galtzen hizketarako gaitasuna. Izenekin hasi zen. Bere burmuinak, guk uste ez bezala, ez zituen lehenbizi ahantzi adberbioak edo izenordeak edo adjektiboak, ezta preposizioak ere, izenak baizik. Sagarrak utzi zion sagarra izateari, edalontzia hori izatera pasatu zen, eta hurbiltzen zirenek ez zuten jada izenik. Heriotza, poliki, bere lana…
Egun finlandiar bat (Garikanorekin hizketan telefonoz)
Egun finlandiar bat Egun finlandiar luze bat Berrogei egun arrunten Luzerakoa behar dut. Egun finlandiar bat nahi nuke Zurekin hizketan jarraitzeko Aztertzeko nola bizi Paradisutik kanpora Finlandiako zerua urdina da Eta udaran are eta urdinago, Eguzkiak laranja bat ematen du, Eta ilargiak berdin, beste laranja bat. Egun finlandiar bat nahi dut,…