Gure amaren neurria

 

Ez dakit esan ote dizudan:

gure ama txikia da

eta hanka-puntetan jarri behar du

niri musu emateko.

Orain dela urte batzuk

ni tentetzen nintzen,

segur aski, hari musu bat lapurtzeko.

Bizitza guztia eman dugu

luzatzen eta makurtzen,

elkar maitatzeko

neurri egokiaren bila.

 

BegoƱa Abad
Itzulpena: Fernando Rey
Irudia: Guile Pozzi