Hilabetea: abuztua 2018

Aske

  Salba nazazu eremu arrotz honetatik Lur emadazu hilotz bihurtu baino lehen Atxiki nazazu erabat ezabatu orduko Besarka nazazu une batez ahantz dezadan zer aske naizen!   Yolanda Arrieta Irudia: Ikorkotx

Poetika

  idaztea: elurretan bidea irekitzen ari den abere saldoaren bezalako lehia lehia berbera   María Sánchez Itzulpena: Miren Agur Meabe Irudia: Jon Zufiaurre

Non duzu zauria?

“Mutiko bat da” zioten, segur eta harro hazi ginen eta ongi erakutsi ziguten gordezinak gordetzen barnea iraultzen…   Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?   Bagenekien gizon ginela, arraildurek zeramatela oinazearen muinera, bakarrizketa izanen zela ihesa.   Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?   Bekoz-beko jarrita gaudenean…

Giza materialak irla izateko

  Bestalderaka jarrita amua galdera-ikurra bada, maitasunari buelta emanda ez da gorrotoa agertuko, banatzea baizik. Bereiztea, ez herra. Izan ere, maitasunak eta gorrotoak elkarrekin zerikusia badute bien indarragatik da. Biek dute lotzeko eta lotuta mantentzeko indarra: maitalea maitatuarekin, gorrotoa duena gorrotatuarekin.   Iñigo Aranbarri Irudia: Samuel Zeller

Paisaia arrotzetan

  Esan nahi dizut esan nahi ez dizudana. Badakidala zer pentsatzen duzun: dena dakizula nitaz nor naizen izan ezik. Neure kontra egin nahi dudala zurekin. Izenik ez duenak ere zure izena daramala. Koldarraren bakardadea dela nirea. Ez ditudala bereizten ahal amodioa eta gupida. Maite dudala gal zintzakedala sentitzea. Zapaldu gabeko elurra dela geure artekoa.  …