Ibilitakoak gara

 

Ibilitakoak gara

 

Zuk eskuaz ilargia laztandu nahi zenuen

Betiko utopiak galdu egin zintuen

Baina ametsek ere prezio bat omen zuten

Eta ezer ez zinela sentitu zenuen

 

Ibilitakoak gara

 

Nork lapurtu zituen bide ertzeko ideia haiek

Inori ezer esan gabe alde egin zuen

Zure poeta ere hitzik gabe geratu zen

Baita hango basamortuan izozturik aurkitu

 

Ibilitakoak gara

 

Xabi Bandini
Irudia: Mari Carmen Goikoetxea “Goiko”

Post navigation