Urruntasunetik neur dezaket kontzeptu zaharren hedadura eta lurralde horretan galdutako odolak pisatu. Aurrizki ezinbestekoen aroan nago, des-/ez- eta ber-/bir- lexemez inguratuta. Horien xarmak gidatzen dizkit atzamarrak errautsen liburu hau eratzean. Berbak letraz letra marraztean iruditzen zait meteorito batez erditzear nagoela: deseraiki, desmaitatu, deslekutu, desintoxikatu. Hortzak estutu beharra dago eta erritmoa galdu gabe…
