Bat agertu zen eta gero beste bat eta beste bat.
Uda zen eta leku guztietan ari ziren ernaltzen izurri zahar bat bezala.
Egurrean barrena entzuten nituen bere taupadak;
labezomorroek bihotzik ote duten galdetu nizun eta
zuk horretaz ez zenekiela ezer esan zenidan.
Gutxi dakigu gauza sinpleen inguruan, pentsatu nuen.
Ezerk ez digu ardura min ematen digun arte.