Ez utzi, hitzak, lurretik urrundu nadin, ganaduaren hatsetik, txibiaren odoletik. Zuen orin margotuak limurtu baninduen, xaloak zuek, nire lehen sostenaren loretxoa bezain. Ez onetsi, hitzak, historiaz ahaztu nadin, ideiaren logalduaz, fedearen giltzatxoaz. Zuen hatz ugariek zirri egin bazidaten luzaro, nire bendak egosiz zuen eltze espresean. Ez onartu, hitzak, nire gorputza aipa ez dezadan, haren…
Hilabetea: ekaina 2018
Osatzen jakiteko gaixotzen jakin behar da
Bat agertu zen eta gero beste bat eta beste bat. Uda zen eta leku guztietan ari ziren ernaltzen izurri zahar bat bezala. Egurrean barrena entzuten nituen bere taupadak; labezomorroek bihotzik ote duten galdetu nizun eta zuk horretaz ez zenekiela ezer esan zenidan. Gutxi dakigu gauza sinpleen inguruan, pentsatu nuen. …