Iceberga

 

Eta gaua da. Eta imajinatzen duzu entzun zenuela glaziarretik bereiztean atera zuen burrunba. Ezagun zaizu zarata hori. Hainbeste ekidin eta beldurtu zaituen zarata hori: bakardadea. Eta pentsatzen duzu bakardadearekin bizitzea norbaitekin bizitzea bezala dela. Bakardadearekin oheratzea norbaitekin oheratzea bezala dela. Norbaitekin ohitzea bezala. Norbaitekin ahitzea bezala.

 

Anari Alberdi
Irudia: Evita Weed

Post navigation