Andrea, nola duzu izena? —Ez dakit.
Zenbat urte dituzu, nongoa zara? —Ez dakit.
Zergatik egin duzu zulo hau? —Ez dakit.
Noiztik zabiltza gordean? —Ez dakit.
Zergatik egin diozu haginka nire atzamarrari? —Ez dakit.
Ez dakizu ez dizugula ezer egingo? —Ez dakit.
Noren alde zaude? —Ez dakit.
Gerran gaude, aukera egin beharra duzu. —Ez dakit.
Zu bizi zinen herrixka, bada oraindik? —Ez dakit.
Hauek dira zure seme-alabak? —Bai.