Ni naiz Elisabeth Gille zure agurrari negarrez: hauek dira nire urtebetetze gutun erreak. Ni naiz zure alaba txikia Gabonetako oparirik gabe. Naziei segika, hesiaren gainetik jauzi. Ni naiz David Golder, zu hil ondoren porrot eginda. Ni naiz piano akorde bat, edozein, Issy-L’Eveque-n bat-batean entzuten dena. Ni naiz Danièle Darrieux ministro nazi bati larrua jotzen.…
Hilabetea: otsaila 2018
Aita
Umetan gorroto nuen etxera etortzen zen gizon hura: bizarra egin gabe, Old Spice usainaz. Harrian husten zuen fardela, bidean uzten odol eta kresal tantak, eta nire aurrean arrainak begiak zabal, bata bestearen gainean hilda. Dutxa hartu eta amarekin oheratzen zen. Kiratsik gabe ere gorroto nuen umetan etxera etortzen zen gizon hura. Bere musuek…
Iceberga
Eta gaua da. Eta imajinatzen duzu entzun zenuela glaziarretik bereiztean atera zuen burrunba. Ezagun zaizu zarata hori. Hainbeste ekidin eta beldurtu zaituen zarata hori: bakardadea. Eta pentsatzen duzu bakardadearekin bizitzea norbaitekin bizitzea bezala dela. Bakardadearekin oheratzea norbaitekin oheratzea bezala dela. Norbaitekin ohitzea bezala. Norbaitekin ahitzea bezala. Anari Alberdi Irudia: Evita Weed
Vietnam
Andrea, nola duzu izena? —Ez dakit. Zenbat urte dituzu, nongoa zara? —Ez dakit. Zergatik egin duzu zulo hau? —Ez dakit. Noiztik zabiltza gordean? —Ez dakit. Zergatik egin diozu haginka nire atzamarrari? —Ez dakit. Ez dakizu ez dizugula ezer egingo? —Ez dakit. Noren alde zaude? —Ez dakit. Gerran gaude, aukera egin beharra duzu. —Ez dakit.…
Iragandakoaren gainean
ba ote da etorkizunarentzat nahikoa leku iragandakoaren gainean Martin Bidaur Irudia: Maite Miguel
Poz aldrebesa
Beharbada ez da adiskideek abandonatu dutela, beharbada 50etara hurbiltzeak horixe baino ez du esan nahi, bizitzak emandako egurrarengatik zaildu egiten garela, eta zailtzeak, neurri batean xamurtasuna higatzen duela, eta trapu zahar bat bezala utzi; eta, hala, besteekiko gor bilakatzen gara; eta adinak jakintza eransten duela ukatuz, adiskideek harekin izan duten urruntzea eragin du, gauzei…
Autobio
Esan zidaten: —Edo gurdira igotzen zara edo gurdiari bultza egin beharko diozu. Ez nintzen igo ezta bultza egin ere. Bide bazterrean jesarri nintzen eta nire inguruan, behar zuen garaian, mitxoletak sortu ziren. Gloria Fuertes Itzulpena: Josu Landa Irudia: Annie Spratt
Instant batez
istant batez bada ere ahantzi dut gogoratutako guztia halako zerbait behar du izan zoriontasunak Martin Bidaur Irudia: Hadis Safari