Ulertu dut zoriontasunaren ordaina dela hura galtzeko beldurra. Eta maite dut pentsatzea joan zaitezkeela jakin dezadan nor zaren. Beldurra ere ederra da elkarrekin gaudenez geroztik. Benjamín Prado Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Benjamin Combs
Hilabetea: martxoa 2017
Begiratzen duenak egiten ditu direna
Parisera bidean, txori bat zebilen leihoaren bestaldeko zeruan. Txori papera ondo bazetorkion, gaur are sinesgarriagoa iruditzen zait haren hegaldia, maluta bihurturik. Harriak bezala erortzen ziren izozturiko txoriak Virginia Woolfek Orlando-n deskribatzen duen elurte hartan. Harri, izotz, ur, elur eta txoriarena egiten ere badaki txoriak. Edota horiek denak dira txori izaten dakitenak. Ala? Akaso ez…
Bi aldeak orain
Bi aldetatik begiratu diet lainoei orain; goitik eta behetik. Hala ere, laino ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean. Lainoak zer diren ez dakit. Bi aldetatik begiratu diot maitasunari orain; eman eta hartzetik. Hala ere, maitasun ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean. Maitasuna zer den ez dakit. Bi aldetatik begiratu diot…