Errumania

 

Abenduak hutsak ditu oihartzun.
Infinitura biluzik begira,
ahots batek norbaiti diotso iragana
ez zela emankorra izan, hiriak hondoa jo zuela.

 

Behin nuen maitatu,
maitatu, presaz, eta emakume-landare izan nintzen.

 

Banituen adarrak eta banituen hostoak gorputzean,
minean nintzen hazten,
ugaztun gosetiak tatuatzen
besoetan,
eta hesteak puskaka erauzten utzi nuen.

 

Neu, emakume normal.

 

Nire bizitza osoa iragan da
isilaren eta beilaren artean.

 

Bakarrik nago.

 

Sara Herrera Peralta
Itzulpena: Garazi Arrula
Irudia: Evita Weed

Utzi erantzuna