Abenduak hutsak ditu oihartzun. Infinitura biluzik begira, ahots batek norbaiti diotso iragana ez zela emankorra izan, hiriak hondoa jo zuela. Behin nuen maitatu, maitatu, presaz, eta emakume-landare izan nintzen. Banituen adarrak eta banituen hostoak gorputzean, minean nintzen hazten, ugaztun gosetiak tatuatzen besoetan, eta hesteak puskaka erauzten utzi nuen. Neu, emakume normal.…
