Ahaztu genezake. Malkoak xukatu eta isilik jarraitu. Lainoak hartutako txori errari bat bezala bizi, gure iraganaren geografia egin gabe. Oroitzeko ahaleginik egin gabe egon gintezke, gure oinen azpian datzan egia bilatu gabe, gaueko tximeleta baten gisan, iluntasunari eutsiz, akorduari izen-abizenik jarri gabe. Baina ez dugu nahi. Denak gogoan izateko garaia da. Inorenak…
Hilabetea: urria 2016
Heldu egitea
Heldu egitea zen gure amaren diru zorroan karnet tamainako argazkiak gehitzea. Elena Medel Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Sandis Helvigs