Inondik errenditzen ez den ura da gure maitetasuna
Zoratu egiten da
Hegazkinak islatzen ditu
Teilapeak iluntzen akorduetara amarratuta
Egitate mingarri anitz eman da ontzat
Etxeratze hitsen durundia inongoa izatekotan
Eta minbizia aukeran
Zein erdi arotatik zein bestiariotatik irten du gure maitetasunak
Itutez jota hiltzeko ginoan den zeruak
Geure burua beste etsairik onesten ez duen lurra
Jendea batera bizitzen maitasun froga beraren hegian
Minutu berean lurmutur berean
Gure maitetasunak ez daki
Ez daki hegan
Ez da kalatxori
Darabiltzan orratzak bestela imanduak dagoz
Itsasgorak ekarriko ez dizkigun iheslariak
Itsasbeheran utziko ez dugun edertasuna
Hau da agin ziezaguketen azken zerua
Ez dago inor ebakuatzerik
Hildakoak ohean direla abandonatu ditugu etxeak
Hipermerkatuetako aparkalekuak dauzkagu elkar maitatzeko
Hegazkinak teilapeak eta itoak estu amarratuta
Zu ez zaitut abandonatuko
Azken ordutan ez da bonbarik lehertu baina ez da heldu bakea