Hilabetea: urria 2015

Nire aberriaz

  Aberria norberak bere baitan Daraman lur zatia baino ez da Baina nire aberria Irriño baten barruan kabitzen da Oroitzapenez osaturiko aberria da nirea Zurea eta nirea Izenik gabeko adio isil bat askotan Beti arte, ez dakit noiz arte bat Baina arte bat Horrelakoxea da nire gurazko aberria Hutsa eta jendetsua Boz minartua Hurbil eta…

Tenperatura bera

  Urteen poderioz, bikien poltsa beretik atera garela ematen du. Kukuaren habia.   Likido amniotikoaren tenperatura bera.   Elkarri enbarazu ez egiteko jarrera.   Eta beroa ematen duena.   Marta Sanz Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Scott Webb

Zamaontzia

  Zer gertatu zitzaigun pentsatzen hasi eta, direnik eta gauzarik sinpleenak datozkit. Esaterako, abandonatutako jendearen arteko elkarrenganako beharra. Itsaso larri bat, baga ikusezina eta mareak bata bestearen ondoan biltzen dituen apakinak neguko hondartza zaharrean: ostutako haurra izaten ikasi ez duen agurea; nabierak, administrazioak eta lankideek abandonatutako marinela; aitak bazter utzitako nerabe lagunbako bat. Ez ginen…