Berokiak

 

Beldurra ematen didate esekitako berokiek.

 

Banaka-banaka desagertzen dira,

gonbidatuak etxetik atera ahala.

 

Baina beti beroki bat gelditzen da ahantzirik,

eta, haren barrenean giltza batzuk,

baina inork ez daki zer ireki lezaketen.

 

Sakelak, barrenekoz kanpora,

intzirika ari dira, edo, mingaina aterata, niri isekan.

 

Gaur mapak eta ibilbideak marraztu ditut etxe barrenean,

esekitako berokiak zenbatzen hasi beharrik ez izateko.

 

Hotzak dira eguna eta giltza ahantziak.

 

Harkaitz Cano
Itzulpena: Fernando Rey
Irudia: Jordan Sanchez

 

Utzi erantzuna