Zuregatik borrokatzen nintzen

 

Aterki txiki baten azpian ezkutatzen ginen garaian neska berberarekin ibiltzen ginen guztiak. Dendariak atrakatzen genituen. Eskailera mekanikoak kontrako norabidean igo. Harriak genituen bihotzean, baina ez genekien artean. Aurkitu gabeko kontinente batean bizi ginen, eta maite genituenek sufritu egiten zuten ezer jakin gabe. Arratsalde guztiak antzekoak ziren borragoma usaina zutelako. Zuregatik borrokatzen nintzen lagunekin. Adingabea nintzen komunean ixteko, baina zuregatik borrokatzen nintzen, orain bezala.

 

Castillo Suarez
Irudia: Ainara Lasa

Utzi erantzuna