Hilabetea: abuztua 2015

Ez naiz inoren ama

  Ez naiz inoren ama. Ez dut norentzat negar egin. Horregatik idazten dizuet egunero. Barrura begiratu beharrik ez izateko. Beste inork ez ukitzeko. Inori ez entzuteko umeak ekartzeko etorri naizela lurreko arropa jasotzen dudan bitartean.   Castillo Suárez Irudia: Evita Weed

Gezurra

  Gezurra esaten zuen ez zenean beharrezkoa. Gezurra esaten zuen egokia ez zenean ere. Gezurra esaten zuen bazekienean besteek bazekitela gezurretan ari zela. Gezurra esaten zuen gezurra esateak bihotza erdibitzen zienean.   Anne Carson Itzulpena: Xabier Mendiguren Irudia: Camila Cordeiro

Zuregatik borrokatzen nintzen

  Aterki txiki baten azpian ezkutatzen ginen garaian neska berberarekin ibiltzen ginen guztiak. Dendariak atrakatzen genituen. Eskailera mekanikoak kontrako norabidean igo. Harriak genituen bihotzean, baina ez genekien artean. Aurkitu gabeko kontinente batean bizi ginen, eta maite genituenek sufritu egiten zuten ezer jakin gabe. Arratsalde guztiak antzekoak ziren borragoma usaina zutelako. Zuregatik borrokatzen nintzen lagunekin. Adingabea…