Memoria ez galtzeko oharrak

 

Euria ari zuen nire klitori gainean.

Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera:

odoletan zeundela zirudien.

Baina itzalak ziren,

azalaren lautadara etzatera etorriak.

Zure sexuak kearen usaina zuen,

nabarra eta zaharra.

Aldiz, ni urdina omen nintzen

eta oxigenoa lapurtu zenidan

neure zulo arrosetatik.

Zure hatz marroiak nire baginan,

udagoieneko adar zurrunak.

Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit nondik,

eta autoaren leihatilatik bota zenuen,

umel eta zimur.

Bularrak lehertu guran nituen.

Euria ari zuen nire klitori gainean.

 

Miren Agur Meabe
Irudia: Evita Weed

Utzi erantzuna