Maindireak hedatzen

 

Kontatuko nizuke batzuetan negarra irteten zaidala hipermerkatuko ilaran nagoenean, eta estutzen naizela kutxakoa begira geratzen bazait. Beldurra ematen didala inori esatea bakarrik nagoela etxean, eta plana egingo nukeela nire baitako leizea murrizteko une batez. Autoan behin eta berriz jartzen dudala kanta bera; azeleratzailea zapaltzen dudala radarrei erreparatu gabe, bizitzea eta urruntzea gauza bera balira bezala. Ez dakidala zer egin soja-esnearekin, zerealekin, kakaoarekin. Nazka ematen didala nire gorputzak bainujantzia jartzen dudanean.

 

Kontatuko nizuke ez naizela moldatzen maindireak hedatzen bakarrik. Ez zaidala definizio hoberik bururatzen abandonatuak izan direnendako. Beste guztiarekin moldatuko naizela badakit.

 

Castillo Suárez
Irudia: Ainara Lasa

 

Utzi erantzuna