Ez naiz ezeren jabe,
are gutxiago, inoren jabe.
Ez zinateke ikaratu behar
zure sexua itotzen dudanean:
ez dizut emango, ez seme-alabarik, ez eraztunik, ez promesarik.
Daukadan lur guztia zapatetan daramat.
Nire etxea gorputz hau da, emakume bat dirudiena;
ez dut pareta gehiagorik behar, eta barrenean toki asko daukat:
horrenbeste ikaratzen zaituen basamortu beltz hori.