Hilabetea: ekaina 2015

Iparraldeko neska

  Inoiz bazoaz iparraldera Haizeak muga astintzen duen lekura Oroitu ni behin hango izan nintzela Han bizi baita nire maite minena   Inoiz bazoaz elur-maluten garaian Udara erreketan izozten denean Arren begira ezazu nahiko bero baden Bere berokia haize zakar harentzat   Arren ikus ezazu nire begientzat Bere ile luzea oraindik luze den Kizkur erortzen…

Adan eta bizitza

  Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala, eta Evagana zuzenduz “hil egingo naiz” esan zion oihuka, “gaizki nago, maite, hil-urren, ez dakit zer gertatzen zaidan”.   Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hil-urren, gaizki, maite, eta berriak iruditu…

Aritmetika ariketak

  aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil: zenbat auzokide herritar ezagun —gogaide zein etsai kuttun— zenbat lagun kendu dizkidaten bistatik kontuak egiten ditut   jabetzen naiz urriko orbela bezala —arin galtzekoa haizearen mende— arratsaldeko ume zarata kalean nola paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere soslaia urruneko argazki batean etorkizun zabal eta helgaitzari ertz lausotu batetik kirika…

Gaur ez zaitut ikusi

  Gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut   gaur maitasunaz heriotzaz hitz bi egin dugu eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu   gaur euria egin du   gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut   Jose Luis Otamendi Irudia: Ainara Lasa

Maindireak hedatzen

  Kontatuko nizuke batzuetan negarra irteten zaidala hipermerkatuko ilaran nagoenean, eta estutzen naizela kutxakoa begira geratzen bazait. Beldurra ematen didala inori esatea bakarrik nagoela etxean, eta plana egingo nukeela nire baitako leizea murrizteko une batez. Autoan behin eta berriz jartzen dudala kanta bera; azeleratzailea zapaltzen dudala radarrei erreparatu gabe, bizitzea eta urruntzea gauza bera balira…

Artea

  Galtzearen artea ez da zaila ikasten; Hainbeste dira galdu nahian diruditen gauzak galtzean ez dakartela inongo hondamendirik.   Gal ezazu zerbait egunero. Onartu ezazu ateetako giltzak galtzeak sortutako nahasmendua, alferrik galdutako mementoak. Galtzearen artea ez da zaila ikasten.   Praktika ezazu orduan, eta galdu gehiago eta azkarrago: lekuak eta izenak, eta egin asmo zenituen…

Bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala

  Bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala bits eta eguzki kitzikakor artean, nire gorputza mudatuz mingostasun zaharretatik. Harrian etzandako ametsak bezala, nire atzamar meheen artetik isurtzen da bits zuria, nire izter arrosen artean itsasoa, bere piroteknia eta barakuiluak itsaslabarreko sasian trabatuta nire ondora hertsiki lotuak. Ez nengoen bakarrik olatuetan badia, berez mugitzen zen, eta leun ekarritako…

Buru-argitasuna

  Ulertzen dut bizitza dela bizi dugun horixe: zure nire gure bizitza hau ulertzen dut poema bat pobrea dela bizitzarekin alderatzen bada ulertzen dut geldialdi bat dela une batez bere buruarengandik banatzen duena bizitza neurtzen duena eta alde on eta txarrak aztertzen zentzumenak desegiten ditu desegoki erpin gorpuzdun bat Ulertzen dut intelektorako sarrera dela Horrela…

Orbel zaku bat

  Ez dizut postal gehiago bidaliko atzerritik. Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu.   Demagun zutaz gogoratzen naizena Candem Street-en nire bila nabilela Mourarian. Ez da erraza aitortzen, badakizu.   Hotz jokatzen dut urrutitik, babes bila, defentsan, ez nadin ahul azaldu, tristeegi. Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea, ez orbel zaku bat.…

Torturak

  Ezer ez da aldatu. Gorputza mingarria da, jan egin behar du, lo egin behar du, arnasa hartu. Azal mehea dauka, eta isuri egiten duen odola hortz eta azkazal kopuru egokiak hautsi egiten diren hezurrak, eten egiten diren junturak. Torturak kontuan hartzen du hori dena.   Ezer ez da aldatu. Gorputza ikaratu egiten da Erroma…

Zerua berun

  Batzuetan pertsiana artetik sartzen den argiari begira harrapatzen dut neure burua, edo itsasertzeko errepideetatik gidatzen etxerako ordua luzatzeko. Neure buruarekin bakea egin nahian egoten naiz, mundua buruan kabitzen ez zaidalako. Saihetsetik zelatatzen ditudan horiek kontura ez daitezen nire beldurra haiena baino handiagoa dela.   Ez dut balio arrangura isilean eramateko: zure etxerako bidea hartuko…

Nire etxea

  Hau da nire etxea. Naramaten bide guztiek handik nakarte.   Leiho ondoko aulkian egon nintzen zuk deitu zain, sofa honetan bilakatu ziren zure beldurrak gure, horma horrek besterik ez nau kanpotik babesten.   Leku ona da amodioarentzat. Hemen biltzen naiz maite ditudanekin.   Egongelatik komunera pizten zait galdera, sukaldetik logelara datorkit zure akordua. Etxean…

Etxerik gabeko ene amodioa

  Etxerik gabeko ene amodioa. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen dituen haizea. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen…

Ez naiz ezeren jabe

  Ez naiz ezeren jabe, are gutxiago, inoren jabe. Ez zinateke ikaratu behar zure sexua itotzen dudanean: ez dizut emango, ez seme-alabarik, ez eraztunik, ez promesarik.   Daukadan lur guztia zapatetan daramat. Nire etxea gorputz hau da, emakume bat dirudiena; ez dut pareta gehiagorik behar, eta barrenean toki asko daukat: horrenbeste ikaratzen zaituen basamortu beltz…

Eskua

  Hogeita zazpi hezur, hogeita hamazazpi gihar, bi mila bat neurona hatz bakoitzeko hatz-punta bakoitzean. Nahikoa Mein Kampf idazteko edo Winnie the Pooh.   Wislawa Szymborska Itzulpena: Antonio Casado da Rocha Irudia: Ainara Lasa

Ez zara argazkietako neska

  Kantak gero eta motzagoak direla iruditzen zait zugatik galdetzen didatenez geroztik. Nik denei esaten diet ez dakidala non zauden, igerilekuan ikusi zintudala azkeneko aldiz bikini berdea jantzita. Ez zara argazkietako neska, baina zu izan zintezkeen.   Berandu da eta ez dago inor igerilekuan. Jendeak pentsatu gabe erantzuten ditu galderak. Zure izena gordetzen dut, lehenago…

Hil ez denak

  Zure atean jotzen du berriz babes dezazun, zure keinu bat bilatzen du irautea merezi duela jakiteko.   Badaki lehortea zer den, badaki itxaroten, badaki harri artean bizitzen.   Inoiz minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu hil ez denak.   Jon Benito Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Hitzen heriotza

  Holaxe hiltzen dira Antzinako hitzak: Elur malutak bezala, Airean zalantza eginez Istant batez, eta lurrera eroriz Kexurik isuri gabe. Esan beharko nuke: ixil-ixilik.   Non ote dira tximeletari Deitzeko ehun era haiek? Miarritzeko itsasertzean Jaso zuen Nabokovek Izenetako bat: miresicoletea. Begira orain, maskor pusketa Bezala dago hondarpean.   Eta ezpainak, mugitzerakoan Hara hor miresicoletea…

Laudorioa nire ahizpari

  Nire ahizpak ez du poemarik idazten. Eta ez dut uste bat-batean poemak idazten hasiko denik. Bere amaren gisakoa da, ez baitzuen poemarik idazten, eta aitaren gisakoa ere bai, horrek ere ez baitzuen poemarik idazten. Nire ahizparen sabaiaren pean seguru sentitzen naiz: bere senarrak nekez idatziko lituzke poemak. Eta nahiz eta hau errepikakorra izaten hasten…

Barne jarioak

  nire azalaz txertoak egin ditzakezu sagarrondoetan.   batzuek han dituzte luzatuta oraindino laban muturrez idatzi nituen izenak arratsaldero eskolatik etxera bidean.   jaiotzean hankak ikusten zaizkion txahalari bezala poema bati tiraka ohituta hazteko sasoian ez gaudenean zahartze orok du zaintiratuen beharra orduan doaz nire bularrean barrena inora ez doazen ahuntz saldoak ikusten zaitudaneko hormetara…

Memoria ez galtzeko oharrak

  Euria ari zuen nire klitori gainean. Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera: odoletan zeundela zirudien. Baina itzalak ziren, azalaren lautadara etzatera etorriak. Zure sexuak kearen usaina zuen, nabarra eta zaharra. Aldiz, ni urdina omen nintzen eta oxigenoa lapurtu zenidan neure zulo arrosetatik. Zure hatz marroiak nire baginan, udagoieneko adar zurrunak. Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit…

Oheratuko nintzateke

  Ni, zuekin, denokin oheratuko nintzateke.   Munduko udazken guztietan izango nintzateke ikusirik nola berdea urrearen antzo gorritzen den.   Ni, uhin gainean uhin handiaren apar artean herioaren beldurrik gabe izango nintzateke.   Ni, airean nire herriko karrika artean igeri ibiliko nintzateke.   Ordez, gauza horiek hala ez diren bitartean. Berarekin oheratzen naiz.   Herri…

Zeru berriak

  Behar dudan guztia zara, eta zaren guztia behar dut. Zenbat gauza zara, zenbat zu biltzen dira bi hizki horietan, zenbat jende daramazu barruan, zenbat mende begietan, zenbat leku, nongoak dira zure ileetan kiribiltzen diren zeruak? Zapaldu gabe azpian hartu nauten zeruak oroitzera egiten dut batzuetan, zailenak dira pintatzen, Turnerren zeruak ikustera eraman nahi zaitut,…