167-173 egunak: Burokrazia eta logistika
Ugandatik Sudanera salto egiteko, burokrazia eta logistikarekin lotutako betebehar desatsegin batzuk burutu behar izan ditugu Kampalan.
Ugandatik Sudanera salto egiteko, burokrazia eta logistikarekin lotutako betebehar desatsegin batzuk burutu behar izan ditugu Kampalan.
Afrika ekialdeko azken etapetan zaindari autentiko bat, ur-jauzi harrigarri bat, motoak, eta batez ere, alferkeria izan dira protagonistak.
Kenyan igarotako hilabetean bizipen aniztasun handia izan dugu. Nekazal bizitzaren eta tribuen arteko pikeen berri izan dugu, baita naturarekin dugun konexio estua gozatzeko tartea ere.
Iteneko lagunak agurtu ostean, Ugandara iristeko bidaiari ekin diogu. Mugak pasatzeko unea beti izaten da berezia eta hau ere hala izan da.
Kenyako azken egunak Itenen pasa ditugu. Kasualitatez, familia batek txoko bat egin digu bere etxean eta astebete pasa dugu beraiekin. Lagun berriak egiteko eta herrialdeko kultura hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan da
Kabarneten Bamba project bisitatu ondoren, Iten izeneko herrira joan gara. Esaten dutenez herri honetan korrikalari asko elkartzen dira entrenatzeko. Ea zer aurkitzen dugun.
Kabarneten aurkitzen den Bamba Project GKEa umezurtzak zaintzeaz eta komunitateko emakume zaurgarrienak laguntzeaz arduratzen da.
Mount Kenyari agur esan eta herrialdean barrena jarraitu dugu Kabarnen aurkitzen den Bamba project GKEra iritsi arte. Tartean, paisaia zoragarriak, lokatza eta lo egiteko toki bereziak izan ditugu bidelagun.
Bidai honetako punturik gorenean jarri gara. Hiru eguneko espedizio bat antolatu dugu 4985m dituen Mount Kenya igotzeko. Esperientzia itzela!
Nairobiko erokeritik hasi eta Mount Kenyaren magaleko lasaitasunean bukatu dugu. Bidean naturaz gozatzeko tartea ere izan dugu, dutxa natural eta guzti!