227-229 egunak: Olinpiak sortzen duen zirrara
Olinpiar jokoen jaioterriak emozio asko sorrarazi dizkit. Kirol ekitaldi benetan gogoangarriak ospatzen ziren Olinpian. Antzinako estadioan sartzean kirolarien azalean sentitu naiz momentu batez.
Olinpiar jokoen jaioterriak emozio asko sorrarazi dizkit. Kirol ekitaldi benetan gogoangarriak ospatzen ziren Olinpian. Antzinako estadioan sartzean kirolarien azalean sentitu naiz momentu batez.
Giharretako minetik errekuperatzeko paradisuak diruditen hondartzetan igeri egin, ondo jan, ur asko edan eta inoiz baino lo gehiago egin dut. Ez da plan txarra izan.
Taigeto mendira egindako irteeran bizikleta matsura batek estualdian jarri nau. Abentura honek birrindurik utzi ditu bai bizikleta eta bai hankak, konponketa beharrean.
Eguraldi aldaketa bortitzak eragindako katarro batek atsedena hartzera behartu nau. Horrez gain, Wormshowers plataforma erabili dut lehen aldiz, esperientzia itzela.
Peloponesoko penintsulan murgildu berritan, gau bat aterpetxe beldurgarri batean igaro behar izan dut, aspaldiko portu gogorrena igo eta sasoiko dauden bi jubilatu ezagutu ditut.
Abenturaren fase berri bat hastera doa, bakarrik. Kalak, euria eta antzoki berezi bat izan dira protagonista. Eskulanetan ere ibili naiz bizikleta hanka bat sortzeko.
Europara iritsi eta beste plan aldaketa bat izan dugu. Bakoitzaren behar eta nahiek ala eskatuta bakoitzak bere bidea hartuko du etxera iristeko.
Gaupasaz bizikleta saoia, kalez kale ibili eta turista paperak hartuta ibili gara Atenasen. Abentura honetan batera igaroko ditugun azken egunak izan dira.
Egiptorekin batera bukatu dugu Afrika. Egoerak bultzatuta bizikletak aparkatu eta antzinako monumentuak bisitatu ditugu. Gogoeta gehiago egiteko aukera izan dugu.
Afrikan eman ditugun azken egunetan bixitarien agurra, logistika lanak, anekdota bitxi bat eta oroitzapen ugari ekarri dizkigun azken laranja zukua izan dira hizpide.