Ibilbide aldaketa 2.0
Asiako gatazkek eta pandemia egoerak behartuta hasieran pentsatuta genuen ibilbidea guztiz aldatu behar izan dugu.
Asiako gatazkek eta pandemia egoerak behartuta hasieran pentsatuta genuen ibilbidea guztiz aldatu behar izan dugu.
Covid-19a dela eta ibilbidean aldaketa txiki bat egitea erabaki dugu. Mozambike eta Malawi zeharkatu ordez Zambiatik sartuko gara Tanzanian.
Gainean eraman beharreko materiala zein den ere ondo pentsatu beharreko zerbait da. Badaezpada hartzen direnak etxean utzi eta benetan beharrezkoa dena hartzen saiatu gara. Guztira bakoitzak sei bulto eta 20kg inguru eramango ditugu.
Bidiaren jarraipena egiteko ezinbestekoa da kontatzeko txokoak izatea. BERRIA egunkariako blog honetan eta @2biziz Instagram kontuan izango da aukera horretarako.
Bisitatuko ditugun eremuetan uste baino gaixotasun gehiago daude. Hauetaz babestuta egoteko hainbat txerto jarri behar izan ditugu.
Proiektua seriotasun bat hartzen zihoala ikusita izen eta logotipo bat sortzea erabaki genuen. Hainbat saiakeren ostean azken bertsio honetara iritsi gara.
GKEekin harremanetan jartzeko emandako pausuek ordu askotako lana eskatu digute. Azkenean, hainbat herrialdetako 9 erakunde bisitatzeko aukera izango dugu.
Biziz proiektuaren ibilbidea Afrika eta Asian barrena izango da. Kultura desberdinak ezagutzeko grinean, segurtasunean eta eguraldian oinarritu gara horretarako.
Prestaketan zehar hainbat alor landu ditugu. 2020ko azaroan hasi eta 2021eko iraila bitarte buru belarri ibili gara.