78-79 egunak: Itsasoan azkenean
Kosta ingurura iritsi ondoren Dar es Salaamen egun bat pasa dugu bertako bizimodua apur bat ezagutuz. Ondoren barku bat hartu eta Zanzibar uhartera iritsi gara.
Kosta ingurura iritsi ondoren Dar es Salaamen egun bat pasa dugu bertako bizimodua apur bat ezagutuz. Ondoren barku bat hartu eta Zanzibar uhartera iritsi gara.
Tanzania mendebaldetik ekialdera gurutzatu dugu 8 egunetan. Pailazoak, haizea, animalia ugari eta zikloturistak izan ditugu bidelagun.
Tanzaniara salto egin eta paisaia menditsu batekin topatu gara. Bizikletak utzi eta beste kirol bati tartea egin diogu. Agujetak izan dira ondorio nagusi!
Zambian barrena aurreko bi herrialdeetan baino errazago ibili gara. Bizimodura ohitzen ari garenaren seinale. Hala ere, besteen antzera kontu berri asko ikasteko aukera izan dugu.
Kasamatik Nakonderako tartea trenez egitea erabaki dugu. Bidaiari magia moduko bat eman dion esperientzia izan da.
Kabwetik Kasamara bitarteko bidean bizikletak eta autoa izan ditugu garraio. Kilometroak pilatuz doaz eta hauekin batera esperientzia berriak ere.
Pobreziak eragindako egoera gogor bat da kaleko haurrena. Gai honen inguruan informatu ondoren, gogoeta sakona egin dugu.
Gaixotasun bat medio lehen geldialdi luzea egin behar izan dugu Kabwen. Errekuperatzeko eta bidaiatik deskonektatzeko balio izan digu.
Luskatik Kabwera distantzia laburra egin dugu. Hala ere, nekea pilatuz doa eta gorputzaldi ahularekin ibili gara.
Bost etapa behar izan ditugu Zambiako Livingston herritik hiriburua den Lusakara iristeko. Haizearengatik kilometro hauek aurrekoak baino garestiagoak izan dira.