Zambian ikusi eta ikasitakoa
Zambian barrena aurreko bi herrialdeetan baino errazago ibili gara. Bizimodura ohitzen ari garenaren seinale. Hala ere, besteen antzera kontu berri asko ikasteko aukera izan dugu.
Zambian barrena aurreko bi herrialdeetan baino errazago ibili gara. Bizimodura ohitzen ari garenaren seinale. Hala ere, besteen antzera kontu berri asko ikasteko aukera izan dugu.
Kasamatik Nakonderako tartea trenez egitea erabaki dugu. Bidaiari magia moduko bat eman dion esperientzia izan da.
Kabwetik Kasamara bitarteko bidean bizikletak eta autoa izan ditugu garraio. Kilometroak pilatuz doaz eta hauekin batera esperientzia berriak ere.
Pobreziak eragindako egoera gogor bat da kaleko haurrena. Gai honen inguruan informatu ondoren, gogoeta sakona egin dugu.
Zambiako Kabwe hirian haur eta lehen hezkuntzako Sables eskola bisitatu dugu. Behar gehien duten haurren ongizatea dute ardatz.
Gaixotasun bat medio lehen geldialdi luzea egin behar izan dugu Kabwen. Errekuperatzeko eta bidaiatik deskonektatzeko balio izan digu.
Luskatik Kabwera distantzia laburra egin dugu. Hala ere, nekea pilatuz doa eta gorputzaldi ahularekin ibili gara.
Bost etapa behar izan ditugu Zambiako Livingston herritik hiriburua den Lusakara iristeko. Haizearengatik kilometro hauek aurrekoak baino garestiagoak izan dira.
Zambiako Livingston hirian proiektu ezberdinak lantzen ari dira hezkuntza jasotzeko aukera izateko bertako haurrek.
Covid-19a dela eta ibilbidean aldaketa txiki bat egitea erabaki dugu. Mozambike eta Malawi zeharkatu ordez Zambiatik sartuko gara Tanzanian.