376-379 egunak: Ametsetako amaiera
Bordeletik Euskal Herrira iristeko Landak gurutza behar izan ditut, baita eguraldi gorriari aurre egin. Abenturarekin amaitzeko, ametsetako harrera jaso dut Ordizian maite dudan familia eta lagunen eskutik.
Bordeletik Euskal Herrira iristeko Landak gurutza behar izan ditut, baita eguraldi gorriari aurre egin. Abenturarekin amaitzeko, ametsetako harrera jaso dut Ordizian maite dudan familia eta lagunen eskutik.
Mahastiek eta ardoak ezagun egiten duten Bordelen izan naiz hiru egun hauetan. Guk ez bezala, bizikleta garraio bezala erabiltzearen ohitura handia dutela ikusi dut, baina tabernetako giroa Euskal Herrian bezalakoxea da.
Zentzurik gabeko zozketa batekin aukeratutako ibilbide honetan lagunak egiteaz gain, denbora mordoa izan dut nire gogoetetan murgiltzeko eta, bidaia osoan lehen aldiz, gertu sentitu dut helmuga emozio kontrajarriak eraginez.
Bidaia luze honetan higiene egokia mantentzeko estrategia, Sudango basamortua gogorarazi didan behe-lainoa, erraldoia den Paris eta Frantziarren gastronomia izan dira artikulu honen hizpide.
Lehen Mundu Gerrari buruz asko ikasi dut Verdunen ikusitakoarekin, eta batez ere, Le Chemineko Yannek azaldu eta erakutsitakoarekin. Historia honek utzitako gorputzaldi txarra azken egunean bildutako onddoek konpondu dute.
Hiri historikoak, paisaia ezberdinak (ur-kanalak, Ardenetako basoa…), goizeroko errutina, bitxikeriak, ezusteko atseginak eta azken orduko plan aldaketak. Guztia lau egunetan!
Suitzak dituen paisaia, arkitektura, garapen teknologiko eta prezio garestien inguruko estereotipoak baieztatu ditut hiru egun hauetan. Ilunabar batek, nola ez, susto txiki bat ere utzi dit.
Espero gabeko eguraldi iragarpen batek Gran San Bernardo mendatea egun bakarrean igotzea eragotzi dit. Udako bero sargoritik, elur eta izotzetara pasa naiz bat-batean.
Etxetik urrun, baina etxean bezala sentitu naiz Italiar Alpeetako Aosta bailaran eta Milanen, maite ditudan lagun eta familiaren goxotasunean.
Abenturako portu gogorrena izan den Stelvion jasotako jipoiaz errekuperatu ondoren, tentsio eta sufrimenduzko bi gau igaro behar izan ditut gurasoekin elkartu aurretik.