308-349 egunak: Uda konpainia ezin hobean
Ia urtebete abentura hasi zenetik. Euskal Herriko parajeak eta natura faltan botatzen ditudan arren, etxekoen eta lagunen berotasuna da gehien falta dudana. Hutsune hori betetzeko zortea izan dut uda honetan.
Italiar Alpeetako Aosta bailarara gerturatu dira, lehenik gurasoak, eta ondoren, kuadrillako Aritz eta Ikota. Emozio handiko elkartzeen ostean, mendi irteerak eta elkarrizketa amaigabeak izan dira protagonistak. Horrez gain, Tanzanian ezagutu eta harreman sendoa dudan Shubilarekin elkartzeko aukera izan dut Milanen. Baita aspaldiko lagun Camillo italiarrarekin Aostako Courmayeur inguruak ezagutzeko tartea ere.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez, maite zaituztet!